miércoles, 22 de junio de 2016

Uhinak kongresua

Rafael Sardak Uhinak kongresuaren bigarren edizioa irekiko du "ICZM 2-0: Itsasertzeen kudeaketan metodologia estandarizatzeko beharra" izeneko hitzaldiarekin




Rafael Sarda Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CSIC) Ikertzaile Zientifikoa da 1991. urtetik. Gaur egun Blanesko Ikasketa Aurreratuen Zentroko (CEAB) itsas eta itsasertzeko sistema sozio-ekologikoen unitateko ikertzailea da.
Sardak hurrengo arloetan garatzen du bere ikerketa lana: Itsasertzaren kudeaketa integratua, ozeanoen gobernantza, sedimentu-sistema bentonikoak eta jasangarritasuna.
Laster kongresuaren egitarau osoa eskura egongo da web orrian.
Kongresuan izena eman ezazu uztailaren 28a baino lehen eta inskripzio aurreratuentzako prezio berezia izango duzu.
Uhinak-en inguruan bilduko dira Administrazio Publikoko ordezkariak, nazioarteko zientzialariak eta adituak, eta sektoreko enpresak, beharrezko diren esku-hartzeei buruz eztabaidatzeko, itsasertzaren kudeaketa eta mantenimenduan elkarlaneko sinergiak eta dinamikak sortzeko. Erakusketari bezala parte hartu nahi al duzu?

Jaso ezazu agur bero bat,

Uhinak kongresuko antolakuntza

www.uhinak.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario