11.500 bisitari
inguruk gozatu dute asteburu honetan Ficoban Bioterraren ediziorik handiena
Bioterra
Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo
Arduratsuaren Azokaren parametro guztien balorazio kuantitatiboak positiboak
izan dira. Hamahirugarren edizioa handiena
izan da, erakusketari-kopuruaren aldetik (190), eta hirugarrena, bisitari-kopuruaren
aldetik (11.500). Babes garrantzitsua bisitarien aldetik; izan ere, sarrera
dohainik zen edizioetan bakarrik bertaratu da jende gehiago. Horrek agerian
uzten du azokaren hazkuntza iraunkorra esparru horretan ere.
Aipamen berezia merezi du bisitari profesionalen presentziak. Haientzat,
Bioterraren edizio honek gune espezifiko bat egokitu du, Bio Pro, beren
topaketa komertzialak egin zitzaten. Asteburu osoan,
300 bisitari profesional inguru akreditatu dira, eta 100 bileratik gora egin
dituzte.
“Oso pozik gaude Bioterraren edizio hau nola joan den ikusita",
adierazi du Mónica Alday bertako zuzendariak. Jarri genituen helburuak bete ditugu, bai erakusketariei dagokienez bai
bisitariei dagokienez. Eta oso pozik gaude,
oso harrera ona izan baitute Bioterraren proposamena aberasteko aurten egin
ditugun proposamen berriek.
Hurrengo ediziorako erronka erakusketari-kopurua sendotzea da, eta aurten
abian jarri diren berrikuntzak bultzatzea, hala nola Bioterraza eta BioBeauty
Gunea, Bioterra markaren eta bere eskaintzaren parte bihur daitezen.
http://bioterra.ficoba.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario