Bi azoka berri Ficoba ko egutegian:
Inserciona Euskadi
eta Feelfitness Experience
120 enpresak baieztatu dute parte hartuko dutela azoka honetan. Azokaren
helburu nagusia da gizarteratzeko enpresen lana ikustaraztea, eraginkortasuna
aitortua duen elkartasunezko gizarte-ekonomiaren eredu gisa, gizartean
baztertuta dauden edo egon daitezkeen pertsonak laneratzeko eta gizarteratzeko.
Insercionak erakusketa gune zabal bat edukiko du. Ficoba ko
bi pabiloietan egingo da. Bertan, lurralde espainiar osoko gizarteratze
enpresen produktuak eta zerbitzuak ezagutaraziko dira eta Administrazioari,
enpresa publikoei zein enpresa pribatuei zuzenduko zaie. Eskaintza tailer
praktikoekin eta topaketekin osatuko da. Enpresa mota honetako jarduera sektore
guztiei buruzkoak izango dira, hala nola ingurumenaren kudeaketa; teknologia
berriak, aisia eta kultura; eraikuntza eta konponketak; garbiketa eta
mantentze-lanak; ostalaritza eta jatetxeak; eta zerbitzuak .
Beste azoka berria udaberrian izango da, maiatzaren 4 eta 5ean, Feelfitness Experience 2013, Euskadiko
konbentzio eta fitness eta kirol erakusketa handiena bilakatu nahi duen azoka. Euskadiko
Feelfitness Kirola Bultzatzeko Elkarteak antolatua. Ekitaldia fitness eta kirol
zaleei, kirol zentroei, gimnasioei, instruktore eta profesionalei zuzentzen
zaie. Publiko ororentzat izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario