Aurten ere milaka bisitari
erakarri ditu Ficoba ko Eguberrietako
Haur Parkeak -zehazki 9.138 pertsona- Gipuzkoako txoko guztietatik,
Nafarroatik eta baita Iparraldetik ere etorriak. Bisitarien jatorriaren arabera
egiazta daiteke Ficoba ko
Eguberrietako Haur Parkea bisitaririk hurbilena –hau da, Txingudi eskualdekoa-
erakartzeko gauza izan dela, eta horiek izan direla bisita guztien %39, alegia.
Baina, batez ere, agerian jartzen duena zera da, Eguberrietako Haur Parkeak
ohiartzun zabala izan duela beste toki batzuetan ere; horrela erakusten du
bisitarien %61 kanpotik etorriak izanak; hara zein izan den bisitari horien
jatorria: Donostia: % 23 Gipuzkoako gainerako herriak: %34, Nafarroa: %3, eta
Frantzia, Hendaia sartu gabe: %1
Edizio honetan jarduera-proposamen berriak ekarri dituen Eguberrietako Haur
Parkeaz gozatzeko parada izan dute haurrek. Harrera bikaina egin diote haurrek
jarduera teknologikoak indartu dituen eskaintza honi: errobotika tailerra eta
software libreko gunea, planetariuma eta auto telegidatuentzako pista zeuden,
adibidez, eskaintza horren barruan. Eta jarduerak osatzeko, EHPak iraun duen
bitartean aldatzen joan diren tailer ugari, eta
puzgarriak, ohe elastikoak eta “barraka” ugari ere izan dira.
Ohi denez, bisitariek gehien baloratu duten alderdietako bat erakustazokako
instalazioen zabaltasuna izan da. Horri esker, erosotasunez gozatu ahal izan da
Ficoba ko hiru pabiloiak bete
dituzten jarduera ludiko eta hezigarrien eskaintza zabala. Jendeak asko baloratu duen beste alderdi bat
aparkalekua dohainik izatea izan da.
http://pin.ficoba.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario