Atzo Irungo zenbait denda
bisitatu genituen. Aste gutxi barru bi azoka ozpatzen ditugu: MENDIEXPO eta
EUSKAL KOSTALDEKO GABONETAKO AZOKA eta argi daukagu Irungo komertzio eta
enpresentzat aukera ona dela beraietan parte hartzea.
FICOBA-ko proiektua,
Irundar batzuek, ez dute begi onez ikusten eta, onartu beharra
daukat, tripako zirrara antzeko batekin joan nintzela bisitak egitera. Baina
bestalde, nire baitan zegoen alderik
hoberena aurkezteko prest abiatu nintzen.
Egia esan, aurkitu nuena
atsegina izan zen!! Mendibil komertzial zentrua, Republica Argentina kalea eta Kolon
ibilbideko zenbait dendatara sartu nintzen. Kale hauetan LEIRE SPORT-eko
Felipekin, ABREGO harategiko Pablokin, PERFUMERIA ORQUIDEA-ko Begoñakin, CASA
CALVO-ko Itziarrekin, VINOTECA MENDIBIL-eko Mariakin, KIOSKO 33-ko Manolokin,
ZAPATETES-ko Estherrekin, HALCON VIAJES-ko Beatrizekin, BLOODY MARY-ko
Juancarrekin, PEINART-eko Susanakin, ... hitzegin nuen.
Salbuespenik gabe ondo
hartu ninduten guztiek eta zenbaitekin elkarrizketan sakondu ere. Manolori
adibidez asko gustatzen omen zaio Bioterra eta gertutik irakurtzen ditu
FICOBA-ko berri guztiak. Mariak lankidea den Ander ezagutzen du eta Juancarrek
ere, orain dela gutxi, FICOBA-ko ekitaldien kudeatzailea den Ane-kin egon da gu
hobeto ezagutzeko.
Eta datorren astean bisitekin jarraituko dugu. Hondarribi kalean, Serapio Mugica, … kaleetan ikusiko gara, baina oraingoan, tripako zirrararik gabe joango gara Irunen gende jatorra eta langilea aurkitu baitugu, Ficoba-ko taldean gauden bezalakoak, gende normala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario