martes, 25 de septiembre de 2012


Mendiexpok MendiART Mendietako Herrien Kulturen Jaialdia aurkezten du

Mendiexpok eduki gehiago eskaintzen jarraitzen du. Oraingo honetan MendiART Mendietako Herrien Kulturen Jaialdiaren lehenengo edizioaren programara gehituko da. Ekimen berri honen asmoa da mendiarekin estuki lotuta dauden kulturen ezagutzara hurbiltzea eta sakontzea.

Lehenengo edizio honetan erkidego gonbidatua Aragoi izango da eta Aragoiko Pirinioetako kulturaren ezagutzan murgilduko da mendiART. Hori guztia azaroaren 24an, larunbat arratsaldean izango den hitzaldi eta kontzertu baten bidez. Fernando Blasco TuHuesca sozietateko zuzendari nagusiak Aragoiko Pirinioetako ondasunari, kulturari, aisialdiari eta abenturari buruzko hitzaldi bat emango du. Ondoren, kontzertu bat izango da Olga y los Ministriles taldearen eskutik. Aragoiko musika herrikoiari buruzko ikuspegi pertsonala eskainiko dute bertakoak eta aspaldikoak diren musika-tresnen laguntzaz. Ikuskizuna Aragoiko dantza tradizional nagusietako batzuen errekreazioarekin osatzen da. Olga y los Ministriles Espainiako Folk panoramako musika herrikoiaren talde onenetako bat hartzen da.

Eta mendiko zinea ere bai
Banff Mountain Film Festival World Tour 2011-12 bigarren urtez jarraian egingo da Mendiexpon. Guztira hamahiru film izango dira eta goizeko zein arratsaldeko bi saiotan proiektatuko dira, azaroaren 25ean, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Jaialdi hau 1976tik egiten da izen bereko hiri kanadarrean, eta mendiko zinemari buruzko jaialdi nagusienetako eta garrantzitsuenetako bat da mundu mailan. Zinemaldia aspalditik zabaldu da mundu osoan zehar, Banff Mountain Film Festival World Tour delakoaren bidez, zeina 32 herrialdetara iritsi baita. Formula horren bitartez jaialdi honek proposatzen duen mailarik goreneko film proposamena iritsaraziko da, ekintza kiroletan, ingurumenean eta abenturan oinarritua.

Banff Mountain Film Festivaleko eta Mendiko Herrietako Kulturen Jaialdiko proiekzioak dira Mendiexpon paraleloan egingo diren proposamen nagusienetako bi. Programan hauek sartzen dira: hitzaldiak, proiekzioak, kontzertuak eta hainbat jarduera; haiek guztiak sarrera librekoak izango dira, Mendiexporako sarrera orokorrean sartuta.

http://mendiexpo.ficoba.org



No hay comentarios:

Publicar un comentario