Mendiexpo-ren bederatzigarren edizioak badu egunik: azaroaren 24an eta
25ean egingo da
Ficoba Fundazioa Mendiexpo-ren bederatzigarren edizioa komertzializatzen
hasi da, aire libreko jardueretako aditu eta zaleentzako outdoor ekitaldia hain
zuzen. Edizio honetan Ficobara hurreratzen diren bisitariek hiru arloko erakustokia
aurkituko dute: Zuzeneko Salmenta eta Outleten Atala; Helmuga Turistiko, Eskualde
eta Eski Estazioen Atala; eta Bidaia Agentzien, mendiko giden eta beste enpresa
zerbitzu batzuen, ehun fabrikatzaile, oinetako, mendiko material eta beste
sektore batzuen Atala.
Era berean,
aipatzekoa da ahalegin berezia egingo dela baliabide eta turismo baliabideekin zerikusia
duten erakusketariak erakartzeko, izan ere azken edizioetan ikusten da oso
sektore interesgarria dela Mendiexpo-ko publikoarentzat eta arlo horrekin
lotutako erakusketariek oso balorazio ona egiten dutela azokan duten
partaidetzaz.
Azken
batean, xedetzat dute Ficobako pabilioietan aire libreko jardunen adituaren eta
zalearen ezaugarri askotarikoei erantzutea eta gai hauekin lotutako standak
eskaintzea: xendazaletasuna, eskalada, mountain bike, eskia, snowboard,
izotzetako eskalada, kainoi jaitsiera, espeleologia, kanpaldia, birdwatching,
urpekaritza, snorkeling, itsasontziko arrantza, wind surf, piraguismoa,
ur-eskia, rafting, alojamenduak, turismo bulegoak, mendi eta bidaia gidak,
zerbitzu turistikoak, bidaia agentziak eta eski-estazioak, besteak beste.
Banff Mountain Film Festival
Worldtour-aren 2. edizioa
Mendiexpok
bigarren urtez hartzen ditu munduko zine jaialdiko proiekzioak. Proiekzioen data oraindik berresteko dago, baina jakina
da pelikula proiekzio bakarra egingo dela.
Banff
Mountain Film Festival-eko proiekzioak Mendiexpoko jarduera paraleloen
egitarauaren parte dira, hori izanik Mendiexpon gehien baloratzen den gauzetako
bat, edizio guztietan nabarmendu baita bisitariei barietate eta kalitate
handiko hitzaldi eta proiekzio programa eskaintzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario