viernes, 27 de julio de 2012



Ficobak %17ko hazkuntza izan du 2012ko lehen seihilekoko  fakturazioan

  • %12 murriztu dira denbora tarte bereko kostuak
  • Ficobak dagoeneko   134 ekitaldi dauzka baieztatuta
 Ficobako 2011ko ekitaldiari zegozkion emaitzen aurkezpenean iragarri zen bezala, parametro guztien arabera esan liteke erakustazokak 2012 urtea superabitarekin itxiko duela hirugarren urtez jarraian.

Urteko lehen sei hilabeteetan Ficobak %17 igo du bere fakturazioa; gastuak, berriz, %12 murriztu dira, nahiz eta jaitsi egin diren erakustazokak jasotzen dituen ustiaketa diru-laguntzak. Diru-sarrera horien igoera hainbat arrazoiri egotzi behar zaio, hala nola, Ficobako egutegian sartu diren ekitaldi berriak, adibidez otsailean egin zen Stock Outlet I. Azoka; maiatzean egin zen Eusko Skills azoka, Lanbide Heziketaren Olinpiada izenez ere ezaguna; edota –hau ere maiatzean egina-  Nazioarteko Atlantiar Biltzarra. Horri guztiari Bioterraren bederatzigarren edizioan gauzak ongi atera izana gehitu behar zaio; izan ere, %7tik gora hazkundea izan du azokak, bisitari kopuruan nahiz erakusketarienean.

Joera bertsua antzematen da bigarren seihilekorako. Egin berria da Arteando arte garaikidearen azokaren bigarren edizioa eta irailerako beste azoka bat datorkigu: Expogrow, cannabisaren industriari buruzko lehenengo nazioarteko azoka euskal frantziarra,  Ficoban irailaren 14tik 16ra egingo dena.  

Urtearen amaieran Ficobako ohiko protagonistak izango dira Mendiexpo, bere bederatzigarren edizioarekin, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka, eta EHP. Kontuak kontu, egindako eta egitekoak diren ekintzak kontuan hartuta, Ficobak gaur arte baieztatuta dauzkala 134 ekitaldi. Zifra hori, seguru aski, handitu egingo da urtea amaitzerako,  ekitaldi berriak erantsiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario