martes, 1 de junio de 2010

FICOBA BELTZA, AFRO-CARIBEARRA ETA TROPIKALA…?

Aurten Ficobako egutegian ekitaldi berri bat azalduko da. Sorpresa txiki bat gure ustez.
Ekainean ospatuko da eta Le Salon Panafriccain deitzen da.

Lehendabiziko edizioa da eta poza handiz gaude holako ekitaldi berezia hartuz.

Ez dugu honi buruz hitz egin blog-ean banan ematen du jadanik errealitate bat dela.

Virginie Bernard da bere arduraduna.

Virginiek apustu handia egin du Hego Euskalerrian ekitaldi hau antolatzen. Frantziatik dator eta kultura afrikarra askoz gehiago ezagutzen da Molièrearen herrialdean gurean baino. Bainan berak ilusioz ekarri nahi du bere kulturaren eskaparatea guregana. Musika, moda, artisautza, kultura eta beste gauza asko aurkituko ditugu Ficoban Afrika eta Caribetik heldu berriak.
Zenbait egunetan azoka zabalik egongo da, bestetan hitzaldiak eta beste batzuetan kontzertuak.Ea egun horietan Euskal Kostaldea tropikala izaten dugun…

No hay comentarios:

Publicar un comentario