viernes, 30 de abril de 2010

GURE MENDIEXPO




Hasi gera jadanik Mendiexporen edizio berriarekin. 7. edizioa.

2010 honetako Mendiexpok berrikuntza eta aintzintasuna nahasten ditu.

Berrikuntzak:
- azokaren salmenta moduan aldaketa haundi bat egin degu. Aurten, ohizko mailinga bidali beharrean, e-mailing bat egin degu. Hau da, erakusketarieri azokari buruzko informazioa bidaltzeko e-mail bat erabili degu beti postaz bidaltzen degun folletoaren ordez. Hau egitearen arrazoi nagusia gaur egun Ficobak jasaten duen egoera ekonomiko zaila arintzea izan da. E-mailing honek aurrezte haundi bat supostazen du guretzat.

Bestalde, Mendiexpoko erakusketari posibleak nor diren oso ondo zehaztuta dugunez, e-mailing honen bitartez horietara irixten gerala zihur gaude.
- Beste berrikuntza oso nabarmena da aurten Mendiexpon salmenta zuzena egongo dela. Beraz, gure bisitariek azokan mendia eta eskiarekin zerikusia duen materiala eta jantziak erosteko aukera izango dute. Hau Mendiexpo 2010 bisitatzeko atrakzio puntu berri eta polita izango da. Zihur gaude!

Eta, zein da berritasuna eta aintzintasuna elkartzen dituen elementua Mendiexpo 2010ean? Aiako Harria. Gure e-mailing metodo berrian erabili degun irudia da. Orain arte inoiz erabili ez genuena. Eta era berean Gipuzkoako mendi zaharrena. Aintzinena. Orain dela 7 urtatik hona egunero gure bulegoetako leihoetatik ikusteko zortea daukaguna.

5 comentarios:

  1. Bai horixe. Aiako Harria berezia da, desberdiña. Zaharrena. Irrixtatzen ez duen granitoz sortua. Eskalatzaileek ondo dakite hori. Eta mendizaleek ere ondo dakigu zein polita den, mendia bera, paisaia.

    ResponderEliminar
  2. Fuera de tema...

    Lo sentimos lo del sábado... Espero degustar cd beintzat gustoko izatea.
    Bukowskirarte :)

    ResponderEliminar
  3. "Degustar" estos diccionarios del móvil ...

    ResponderEliminar
  4. Oso ona disko berria. Hurrengoan han egongo gera berriz ere. Oraingoan orduan!

    ResponderEliminar
  5. The 7th edition of Mendiexpo 2020 has seen significant changes, including a shift to email campaigns for sales and direct sales for mountain and skiing related materials. The Aiako Harria, the oldest mountain in Gipuzkoa, is featured in the new email campaign, showcasing the event's commitment to tradition and innovation. estate lawyer near me virginia

    ResponderEliminar