Hasi gera jadanik Mendiexporen edizio berriarekin. 7. edizioa.
2010 honetako Mendiexpok berrikuntza eta aintzintasuna nahasten ditu.
Berrikuntzak:
- azokaren salmenta moduan aldaketa haundi bat egin degu. Aurten, ohizko mailinga bidali beharrean, e-mailing bat egin degu. Hau da, erakusketarieri azokari buruzko informazioa bidaltzeko e-mail bat erabili degu beti postaz bidaltzen degun folletoaren ordez. Hau egitearen arrazoi nagusia gaur egun Ficobak jasaten duen egoera ekonomiko zaila arintzea izan da. E-mailing honek aurrezte haundi bat supostazen du guretzat.

Bestalde, Mendiexpoko erakusketari posibleak nor diren oso ondo zehaztuta dugunez, e-mailing honen bitartez horietara irixten gerala zihur gaude.
- Beste berrikuntza oso nabarmena da aurten Mendiexpon salmenta zuzena egongo dela. Beraz, gure bisitariek azokan mendia eta eskiarekin zerikusia duen materiala eta jantziak erosteko aukera izango dute. Hau Mendiexpo 2010 bisitatzeko atrakzio puntu berri eta polita izango da. Zihur gaude!
Eta, zein da berritasuna eta aintzintasuna elkartzen dituen elementua Mendiexpo 2010ean? Aiako Harria. Gure e-mailing metodo berrian erabili degun irudia da. Orain arte inoiz erabili ez genuena. Eta era berean Gipuzkoako mendi zaharrena. Aintzinena. Orain dela 7 urtatik hona egunero gure bulegoetako leihoetatik ikusteko zortea daukaguna.