lunes, 22 de febrero de 2010

BALANTZE EGITEKO GARAIA



Balantze egiteko egunak dira hauek.
Kongresu eta Musika Jauregiak eta Erakustazokek publiko egiten dituzte 2009ko datuak.
Kongresu eta Musika Jauregiak eta Erakustazoken merkatuak ezberdinak dira nahiz eta sektore berberean garatu beraien jarduera.


Kongresu Jauregiek hobeto egin diote aurre krisialdiari , batez ere euskal azpiegiturek (Kursaal eta Euskalduna) emaitzak txukunak atera dituzte.
Estatu mailan fakturazioa iaz %22 jaitsi zen.

Dena dela bi kasu hauetan ere fakturazioa jaitsi da, baina emaitzak onak atera dituzte. Instituzioei egin dieten fakturazioa inportante delako eta Kulturaren arloko ekitaldiek ere mantendu direlako.

Orokorrean, azoken esparruan espero diren datuak txarrak edo oso txarrak dira, %30eko jaitsiera bat.


Ficobaren kasua berezia da. Gure azoketan ia ez dira ikusten “stand” instituzionalak eta Euskal Erakundeek oso ekitaldi gutxi antolatzen dituzte Ficoban.
Beraz hori oztopo bat izango litzake gure fakturazioa hobetzeko.
Baina gauzak ondo doaz, aurten iaz bezala gure fakturazioa hazi egin da, %10 hain zuzen ere. ¿Nola?
Gure azokak hazi direlako ( erakusketari gehiago orokorrean izan ditugu, Bioterra, Mendiexpo eta Euskal Kostaldeko Azokan) eta baita-re beste enpresa batzuek antolatzen dituzte ekitaldiak gehiago izan direlako.

Guztira aurten Ficoba 154 ekitaldi ospatu dira eta 102.000 bisitari izan ditugu, honek esan nahi du 259 egun teorikotan ekitaldiren bat edo beste egon dela Ficoban.
Esan dezakegu %70 okupazioa lortu dugula.

Beraz pozik gaude. Asko daukagu hobetzeko baina konfirmatzen ari da gure kudeatzeko estiloa indartzen ari dela krisi garai honetan.

Hurrengo astetan ofizialki publiko egingo ditugu datu hauek eta beste batzuk.

1 comentario:

  1. Ba bai. Egia esan, zailtasun eta oztopo dexente izan ditugun arren, beti aurrera jo dugu Ficobako lankide guztiek, gogor lan egiñez eta berrikuntzatan pentsatzen geratu gabe. Emaitzak hor daude. Dudarik gabe, ozpakizun txikiren bat egingo dugu gure sukaldetxoan. Ea aurten instituzioak eta erakundeak FICOBA ra gehiago etortzera animatzen diren. Gure profesionaltasuna eta harrera ona demostratzeko desiatzen gaude aspalditxotik. Gu prest gaude. Anima zaitezte!

    ResponderEliminar