Post hau idazten ari naizen momentuan EUSKAL KOSTALDEKO GABONETAKO azokaren muntaian gaude. Osteguneko arratsaldeko bostak dira. Standak jasota dauzkagu jadanik eta erakusketariak etortzen hasiak dira beraien standak txukun jarri eta produktuz betetzera. Egia esan gezurra dirudi pabiloiek bi egun hauen boladan hartuko duten aldaketa. Larunbatean, goizeko 11 etan, pabiloiek izango duten itxura oraingo momentuarekin konparatzen badugu, beltza eta txuria, hegoa eta iparra konparatzea bezala da. Sinistezina da tokiak egiten duen aldaketa. Hitz gutxitan muntaiko bi egun hauetan gertatuko denaz esango dizuet.
80 erakusketari dauzkagu. Biharko arratsaldean azken 50 ak etorriko dira. Beraz bihar arratsean zoramena izando da zeren bapatian bati parking tarjeta galdu zaio eta besteak errotuloa oker jarri zaiola dio, eta besteari kuadro elektrikoan potentzi gehiago behar duela konturatu da edo beste bat ez da gogoratu standaren mobiliarioa kontratatzen. Eta arazo hauek konpontzen ari garela, beste bapateko batian, 3 erakusketari datoz batera akreditazio eta harrera bila.
Eta larunbatean?
Larunbatean despitaturik ibili diren azken 3 erakusketariak agertuko dira eta gainera puzgarriak jartzera datozen ornitzaileak datoz eta baita mahaiak dakarskitenak eta bukatzeko azken detaillea, nola ez, Olentzeroa eta metak jarri behar ditugu. Eta garbitasunekoak ere pasako dira zabor guztiak kentzen eta lurra garbitzen. Bitartean sarreran egon behar diren azafatak heltzen dira eta era berean azokan zehar entzungo dugun musika jartzen ari gara eta bisitarientzako ateak irekitzen. Eta guk geu ere (nik, Maialenek, Monikak, Nekanek eta Elenak) guapa egotea nahi dugu eta izpiluaren aurrean azken begirada botatzen diogu geure buruari hamaikak bost gutxiagotan.

Behar bada post hau irakurtzen duzuenerako azoka hasia egongo da eta aurreko guztia pasata egongo da. ¡Anima zaitezte eta zubia ondo pasa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario