jueves, 3 de diciembre de 2009

Ficoba, bai esan...

Gure proiektua hasi zenean Ficobako giza taldeak argi zeukan gure zerbitzuak ere euskaraz (frantsesez eta gazteleraz ere mintzatzen gara) erabateko normaltasunez eman behar genituela.
Nahiz eta gure oinarria instituzionala izan beti saiatu egin gara zerbitzu-enpresa bezala lana egiten.
Enpresa munduan ez da erreza euskaraz jardutzea, askotan erderara jotzen dugu jakinda komunikazio aldetik indar eta eragin gehiago izango dugula. Blog honetan, adibidez, gaztelera da nagusia nahiz eta askotan euskaraz idatzi.

Terminologiarekin ere arazoak daude euskara erabiltzeko, arlo tekniko eta ekonomikoan, batez ere.
Batzuetan inglesez erabiltzen diren hitz batzuek ezagunagoak dira euskarazkoak baino.

Ficoban edozein bezerok eduki dezake bere harreman guztiak euskaraz gurekin. Kudeaketarako dokumentu guztiak euskaraz dauzkagu, adibidez. Beraz gure gaitasuna zerbitzuak emateko ez da gelditzen bakarrik telefonoan “Ficoba bai esan..” esaten dugulako.
Web orrialdeak ere euskaraz daude eta abar.
Zailagoa da subkontratatzen ditugunean zenbait zerbitzu bereziak.

Zerbitzuak euskaraz ematea balio bat da, beraz guretzat kalitatearen sinonimoa.

Baliabide eta indar asko jartzen dugu arlo honetan nahiz eta erakunde pribatua izan (fundazio bat garelako).
Eta enpresaren munduan holako kasuak, tamalez, gutxi dira.

Etorkizunean ere horrela jarraituko dugu egunero.

Ez bakarrik Abenduaren 3a.

1 comentario:

  1. Mendiexpon, bezero batek, kudeaketa guztia euskeraz egin izanagatik bere poza aurkeztu zigun. Bestalde kritika konstruktibo bat ere egiten zigun: bere ustez hiru hizkuntzatan idazten ditugun dokumentutan euskarak ezkerreko lekua hartu beharko zukeen leku hori erderarentzako izan beharrean.

    ResponderEliminar