Bioterra,
"eko" esperientzia ekainaren 2tik 4ra Ficoban
- 170
erakusketari eta 70 jarduera baino gehiago izango dira aldi berean
- Bioterrara
joateko Euskotren txartel berezia, prezio murriztuan eta azokako doako
sarrera, Lasarte-Hendaia lineako erabiltzaileentzat.
Ekaineko lehen asteburuan,
Bioterra azokaren hamalaugarren edizioa izango da Ficoban, elikagai
ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo
arduratsuaren azoka. Bizimodu ekologikoko eta ekonomia berdeko azken joerak eta
berrikuntzak ezagutzeko erreferentziako zita.
Beste urte batez aurreikusitako
merkaturatzearen eta erakusketarien % 100era iritsi da, 170 baino izango dira
aurten, eta hainbat autonomia erkidegotatik eta Frantziatik etorriko dira,
Ficobako hiru pabilioiak beteko dituzte beren produktu eta zerbitzuak
ezagutarazteko. Hazten eta profesionalizatzen ari den eskaintza da, eta betiko
nekazaritza ekologikoari geroz eta pisu handiagoa duten sektore berriak
gehitzen zaizkio, hala nola kosmetika, ehungintza, bioeraikuntza edo energia
berriztagarriak.
Sektore ekologikoko aktore
nagusien parte hartzea (enpresak, banatzaileak, aholku arautzaileak,
erakundeak...) Bioterraren profila indartzen ari da, profesionalen arteko
topagune gisa. Erakusketarien eta bisitari profesionalen arteko harremana profesionalen arteko topaketa-zerbitzua
indartzen joan da, aurrez hitzartu daitezkeen elkarrizketekin eta bilerak
egiteko toki jakinekin.
Gainera, energia berriztagarrien
eta bioerakuntzaren inguruan geroz eta interes handiagoa dagoenez, Eraikiz Gunea sortu da, horrelako
enpresei zuzendutako eztabaida-gune zehatz bat Geobat pabilioian.
70 jarduera baino gehiago "eko" esperientzia bat
bizitzeko
Bioterra pixkanaka publiko
berrietara ireki nahi da. Helburu horretan kokatzen da aurtengo berrikuntzetako
bat: Bioterra Yoga Day, kanpoaldeko
erakusketa-gunean egingo den master class bat.
Aurtengo proposamen honetan
nabarmentzeko beste gauza bat aditu ezagunen eskutik emango diren hitzaldi-programa da. Azokak irauten
duen hiru egunetan, osasuna, gaurkotasunezko gaiak (merkatu elektrikoa edo
plastikoek eragindako kutsadura) edo jasangarritasunarekin lotutako hainbat
aspektutako hezkuntza eta kontzientziazioa konbinatuko dira.
Proposamenak ez dira hor
amaitzen. 2017ko Bioterrak Biobeauty
Gunea izango du, kosmetika ekologikoari buruzko gunea, eta hitzaldiak eta
erakusketak egingo dira; Sukaldean gunean
sukaldaritza-erakustaldiak egingo dira; Izan
eta esan gunean, berriz, Bioterrako erakusketariek beren produktuak eta
zerbitzuak aurkeztuko dituzte; geobiologia-erakustaldiak;
Expo Retreten ohitura txarrak eta
saneamendu-sareko arazoak saihesteko ongi erabiltzeari buruzko gomendioak
ezagutzeko aukera izango duzue; moda
jasangarriaren erakusketa bat, Bioterraren webgunean modu xehatuan ezagutu
daitezke proposamen gehiago. http://bioterra.ficoba.org/micro_Bioterra/down/Bioterra2017-programa-web.pdf?v02
Edizio honetan, bisitariek Bioterrazaz ere gozatu ahal izango
dute, iazko edizioan kanpoaldeko gunean inauguratu zen gune gastronomiko hori,
eta izandako arrera ona dela-eta, aurten handiagoa izango da. Bioterrazan jateko eskaintza bikainaz gozatu
ahal izango dute bisitariek, azokako bisitarien eskutik.
Txikienek ere beren "eko" gunea izango dute
Bioterran
Bioterra familian joateko
pentsatutako azoka da eta, bere kide guztiek, adina edozein izanik ere,
"eko" esperientzia bat bizitzeko. Etxeko txikienek elikadura
osasuntsuari eta produktu ekologikoei buruzko antzezpen batez gozatu ahal
izango dute. Ondoren, elikagai aberatsa eta nutritiboa dastatu ahal izango dute
doako askari ekologiko batekin. Hori guztia ENEEKen eskutik (Euskadiko Nekazaritza
eta Elikadura Ekologikoko Kontseilua).
Lorezaintza gustuko duten
txikientzat, baratzezaintzari buruzko tailer bat programatu da. Goizeko eta
arratsaldeko saioetan egingo da, eta landareak nola landatu eta zizaredun
konpostatzea zer den ikasiko dute. Energia erre nahiago dutenek, berriz,
puzgarrietan ondo pasatu ahal izango dute.
Bioterrara joateko txartel berezia
Bioterrak bera aletxoa jarri nahi
dute azokaren jasangarritasuna hobetzen eta, aztarna ekologikoa handitzeko
xedez, bisitariei eta erakusketariei zuzendutako ekimenak jarri dira martxan.
Bisitarien artean garraio publikoaren erabilera indartzeko, Bioterra akordio
batera iritsi da EuskoTrenekin Bioterrara joateko txartel berezi bat
sortzeko, salneurri murriztua eta azokarako sarrera doan izango ditu, eta Lasarte-Hendaia lineako erabiltzaileek eskuratu ahal izango dute. Bestalde,
erakusketarien hondakinak bereizteko tasa hobetzeko ekintza bat diseinatu da.
Horrela, Ihobek (Eusko
Jaurlaritzaren Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa) sustatutako Erronka Garbia zigilua lortu ahal izango du Bioterrak. Ziurtagiri horren bidez,
diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak hartzen dituzten gertaerak
aitortzen ditu, ekimena egiteak ingurumenean izan litzakeen ingurumen-inpaktu
negatiboak minimizatzeko.
Bioterrara etortzeak saria du
Bioterrak produktu ekologikoen
sorta bat zozketatuko du orduro, azokan gastatzeko 125 euroko erosketa-kupoiak
egunero eta Diámetro 200 jatetxeko janaria dastatzeko eguneko menua jateko 20
bonu.
Nola iritsi Bioterrara
Bioterraren erakusketa hiru gunez
osatuta dago. Bioterra gunean
egiaztatutako nekazaritza ekologikoko elikadura-enpresek, egiaztatutako
kosmetika ekologikoko enpresek, ekoturismoko enpresek eta abarrek hartzen dute
parte.
Naturall da Osasunaren eta Ongizatearen gunea, kosmetika eta higiene
naturala, ehungintza eta osagai naturalak, habitat osasuntsua, terapia
naturalerako osagarriak, erremedio naturalak, prentsa espezializatua,
egiaztatutako ehun organikoa % 100ean... aurkitu ahal izango da bertan.
Bestalde, Geobat gunean,
geobiologiako, bioeraikuntzako, energia berriztagarrien eta kudeaketa
ekologikoko erakusketariak ez ezik, geobiologiako, bioeraikuntzako eta energia
berriztagarrien erakustaldiak egiteko gune bat ere izango da.
Gune horiekin guztiekin produktu
eta zerbitzu ekologikoen eta jasangarrien eskaintzaren ikuspegi integrala
eskaini nahi die Bioterrak bisitariei.
Datu
praktikoak
Bioterraren 14. edizioak ekainaren 2tik (ostirala) ekainaren 4ra
(igandea) irekiko ditu ateak. Inaugurazio ofiziala ostiralean ekainak 2an
izango da, 12:00etan.
Azokak ordutegi etengabea izango du ostiralean igandean, 10:00etatik
20:00etara. Larunbatean, berriz, 21:00etaraino luzatuko da. Sarreraren prezioa:
3 € (12 urtera arteko haurrak,
doan). Doako aparkalekua.
Euskotren geltokia 50 metrora.