ENEEKek
ezagutzera eman du 2016ko nekazaritza ekologikoaren balantzea.
Bioterra
XIV. edizioaren azkeneko prestaketa-lanetan dabil, eta dagoeneko saldu du
erakusketa-eremuaren % 80.
Gaur goizean, prentsaurrekoa eman dute Ficoban, ekainaren
2tik 4ra bitartean bertan egingo den Bioterraren XIV. edizioa aurkezteko.
Ekitaldi horretara bertaratu da ENEEK, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura
Ekologikoaren Kontseilua eta azokaren Antolamendu Batzordearen kidea, Euskadiko
nekazaritza ekologikoaren 2016ko datuak ezagutzera emateko. Bioterraren eta ENEEKen arduradunekin batera egon da
Baskegur, Euskadiko baso- eta zur-sektorea ordezkatzen duen elkarte
profesionalaren zuzendaria. Lehen aldia da Baskegurrek Bioterran parte hartzen
duela.
Bioterra, Produktu
Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo
Arduratsuaren azokak haren mezua sozializatzen eta erakusketari berriak
erakartzen jarraitzen du, eta horrekin batera kultura ekologikoaren eta
iraunkorraren inguruan ikuspegi berriak ematen ere bai. Bioterrak urtetik urtera eskaintza handiagoa
du gero eta zabalagoa eta heterogeneoagoa den publiko bati erantzuteko. Aldi
berean, agente anitzeko lankidetza areagotu du.
Edizio honetan,
adibidez, Baskegur ere bertan egongo da, Euskadiko baso-eta zur-sektorea
ordezkatzen duen elkarte profesionala. Haren xedea Euskadik nagusiki
baso-herrialde gisara duen ikuspegia sozializatzea da, balio-kate guztian
aberastasuna sortzen duen produktu-sorta zabal bat barne hartzen duen industria
garrantzitsu baten eragilea —baso-zerbitzuen enpresak, errematatzaileak, lehen
transformazioko enpresak (zerrak eta enbalaje-egileak), pasta- eta
paper-industriak, bigarren transformazioko enpresak (altzariak, egitura,
arotzeria, etab.), eta baita bioenergia-enpresak ere—.
Baskegurrek
gizarteari mezu bat igorri nahi dio, hain zuen eguneroko kontsumoan industria
iraunkorra sustatzen duen egurra sar dezala.
Baskegurrek
gizarteari mezu bat igorri nahi dio, hain zuen eguneroko kontsumoan industria
iraunkorra sustatzen duen egurra sar dezala. Euskadiko zuhaiztiak gutxi gorabehera
lurraldearen % 54 hartzen du, hots, 396.962 hektarea, Europar Batasuneko
ratio altuenetako bat. Egurraren baso-sektoreak Euskadin zuzeneko 13.000
lanpostu baino gehiago sortzen ditu eta beste 7.000 sorrarazten ditu, (lanean
ari direnen % 2). Eragin ekonomiko garrantzitsua du -309 milioi euroko
diru-sarrerak administrazio publikoentzat- , eta, horrez gain, haren jarduerak
onura garrantzitsuak dakarzkio gizarte osoari. Izan ere, ekoizpen-jarduera
mantentzeaz gainera, baso-ekosistema zaintzen du, basoek karbono dioxidoa
atxikitzean klima-aldaketaren kontra egiten laguntzen dute, ur-hornidura dira
eta hiritarrek aisialdirako erabil dezakete.
Baskegur eta beste
erakusketari batzuk Geobat gunean egongo dira. Gune honek geobiologia,
bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologikoa biltzen ditu,
eta gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da Bioterran, publikoa gai
horiekiko erakusten ari den interesaren ondorioz.
Nekazaritza
ekologikoa 2016an.
Baskegur da
aurtengo nobedadeetako bat, baina ENEEKek Bioterraren ibilbide osoan parte
hartu du erakusketari eta Bioterraren Antolamendu Batzordearen kide gisara. Gaur goizean, Ficoban egin den prentsaurrekoan, Euskadiko
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak Euskadiko nekazaritza
ekologikoaren bilakaeraren 2016ko balantzea egin du.
Eta beste urtebetez
hazkuntzaz hitz egin dezakegu. Operadore ekologikoen kopurua % 8 igo da 2015arekin
alderatuta; 514 operadore daude izena emanda, 2015ean baino 38 gehiago. Termino
erlatiboetan, Gipuzkoak ekoizpen ekologikoaren ordezkaritza handiena izaten
jarraitzen du Euskadin: 206 operadore ditu (% 40,1), Arabako 147 (% 28,6) eta
Bizkaiko (% 31,3) 161 operadoreen aurrean.
Laborantza
ekologikoaren azalerari dagokionez, % 7,74 hazi da 2015arekin alderatuta;
orain, 3.214 hektarea ekologiko daude. Arabak Euskadiko azalera osoaren % 54,9
lantzen jarraitzen du (1.763 ha), Bizkaiak % 24,4 (785 ha) eta Gipuzkoak % 20,7
(666 ha).
2016ko amaieran,
ekologikoko larre, belaze, bazka eta proteaginosoen ekoizpen ekologikoak nagusi
izaten jarraitzen du hedadurari dagokionean; izan ere, ziurtatutako azalera
osoaren % 57 hartzen dute (1.840 ha), eta haien atzetik datoz mahatsondoa (%
16, 516 ha), aleko zerealak (% 8,5, 274 ha), barazkiak (% 6, 193 ha) eta
fruta-arbolak (% 6,5, 208 ha).
Abeltzaintza
ekologikoari dagokionez, Euskadin abeltzaintzako 95 ustiapen daude, % 10,5eko
hazkundearekin pasadan urteko jaitsierari itzulia emanez. Haragitarako
behi-hazienda ekoizpen-orientazio ekologiko esanguratsuena izaten jarraitzen du
Euskadin (%27). Eta atzetik datoz haragitarako ardi-hazienda (%17) eta erruteko
hegaztizaintza (%16). Aurten, barraskiloaren hazkuntza ekologikorako ustiapen
kopuruaren hazkundea azpimarratu behar da, 1 izatetik 3 izatera pasa delako.
Bestalde, produktu
ekologikoko nekazaritzako elikagaien transformazioko enpresak Euskadiko
ekoizpen ekologikoaren bereizgarri izaten jarraitzen dute. Proportzioan, mota
horretako industriek duten ordezkagarritasuna garrantzitsua da Estatuko beste
erkidegoekin alderatuta. 2016ko amaieran, 152 dira nekazaritzako elikagaien
jarduerak. Jardueren arabera, landare-jatorriko enpresen barruan
azpimarratzekoak dira ogiaren elaborazioa (%23), ardoaren elaborazioa eta/edo
ontziratzea (%23, 3 puntuko igoerarekin) eta ardoa ez beste edari alkoholdunen
elaborazioa (sagardoa, kasu), eta gailetak, gozogintza eta pastelgintza (biek
%10eko ordezkagarritasuna dute). Animalia jatorriko produktuen transformazioko
enpresen barruan, azpimarratzekoak dira esne-transformazioko enpresak (%30),
hiltegiak eta zatiketa-gelak, industria ziurtatu guztien % 32ra iritsi arte
hirukoiztu direnak, eta arrain-kontserbagintzak (% 19).
ENEEKen izena
emanda dauden transformazioko enpresek eta komertzializatzaileek datu
garrantzitsu bat ematen digute transformazio ekologikoko industriaren
bilakaeraren eta produktu ekologikoen kontsumoari buruz. Datu hori nabarmen igo
da berriro ere: % 28,77ko hazkundea 2015arekin alderatuta, 17.368.170€-ko
fakturazio orokorrarekin 2016an. Euskadiko Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Ekimena
hasi zeneko urtea (2014) erreferentziatzat hartzen badugu, fakturazioko
bolumena % 125 igo dela ikusiko dugu (7.714.963€ fakturatu ziren 2014. urtean).