Uhinak da ekitaldi bakarrean klima-aldaketaren eragile
guztiak batzen dituen kongresua: zientzialariak, erakunde publikoak eta
enpresak
Uhinak-en lehenengo edizioaren harrera onaren ondoren,
Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko Kongresuak bere
ezaugarriak sendotzeaz gain, zientzialarien, administrazioen eta enpresen
arteko topagune bihurtzeko bokazioa irmotzen jarraitzen du, guztien artean gure
itsasertzen etorkizuna planifikatzeko klima-aldaketaren aurrean, haren
kudeatzaileen beharrak ulertzen saiatuz ikuspuntu zientifikotik irtenbideak
eskaini ahal izateko. Kongresuaren hitzaldi-panelean hiru eremu ordezkatuko
dira; kongresuak 12 txosten gonbidatu eta deialdi ireki batean hautatu diren 20
txosten konbinatzen ditu.
Erreferentziazko txostengileak
Rafael Sardák,
Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CSIC) Ikerlari Zientifikoak, egun bere
ikerketa Blanesko Ikerketa Aurreratuen Zentroko Kostako eta itsasoko sistema
sozio-ekologikoen unitatean garatzen duenak, Uhinak-en bigarren edizioaren
irekiera-hitzaldia egingo du.
Sardák Kostaldeen Kudeaketa
Integratua ("Integrated Coastal Zone
Management" -ICZM) delakoa sustatzea proposatzen du. Ekimen horrek epe
luzean orekatu nahi ditu kostaldeko garapen ekonomikoaren onurak eta
giza-erabilerak, haren babesaren, zainketaren eta lehengoratzearen onurak,
giza-bizien eta jabetzen galera ahalik eta gehien murriztearen onurak, eta
sarbide eta erabilera publikotik eratorritako onurak, guztia dinamika naturalak
eta sistema naturalen zama-edukierak ezarritako mugen barruan.
Bartzelonako
Unibertsitatean Zientzia Biologikoetan graduatua eta Zoologia Doktorea, Rafael
Sardák sistema sozialen eta ekologikoen arteko mugan garatzen du bere ikerketa
aplikatua: sistema horiek nola eragiten dute elkarrekin, existitzen diren eta
sortzen ari diren tokiko eta munduko arazoei nola egiten diete aurre, eta
zientziak eta legediak arlo honetan daukaten eragina.
Xabier Irigoyen,
Zientzia eta Teknologiako Abdullah Erregea Unibertsitatearen Itsas Gorriaren
Ikerketa Zentroko Zuzendaria (KAUST Unibertsitatea, Saudi Arabia), kongresuko
beste protagonista bat izango da. «Aldaketak ozeanoan, benetan axola zaigu
hartz zurien desagertzea?» izeneko hitzaldia emango du. Hitzaldi horretan
ozeano guztietan gertatzen ari diren aldaketak berrikusi eta munduko eraginak
tokiko ondorioetara (adibidez, tenperatura, itsasoaren maila, aniztasuna eta
azidotzea) eramango ditu.
Ozeanografian Doktorea (1994) Bordel I Unibertsitatetik
(Frantzia), 1994. urtetik, Itsas Zientzien Institutuan (CSIC, Espainia),
Plymouth-eko Itsas Laborategian (1996-2000, Erresuma Batua), Southampton-eko
Zentro Ozeanografikoan (2000-2002, Erresuma Batua) eta AZTIn (Espainia) 2002tik
2011ra egin du lan, 2011n KAUST Unibertsitatean (Saudi Arabia) sartu baino
lehen. Horrez gain, Journal Plankton Research eta Scientific Data aldizkarien
argitaratze-batzordeko kidea eta Marine Biology eta de Frontiers in Marine
Ecology aldizkarien zuzendariondokoa da.
Marea proiektuaren aurkezpena: 2013/2014ko
ekaitzak
2013 eta
2014ko ekaitzek eragin handia eduki zuten Euskal Herriko kostaldean, eta baita
mugaren bi aldeetako iritzi publikoan ere. Ekaitzek ingurune naturalak
degradatu, itsasertzeko hainbat lan hondatu, eraikinak urpetu, kostaldeko
jarduera ekonomikoak okerragotu eta ondasunen eta pertsonen segurtasuna
arriskua jarri zituzten, besteak beste.
Jazoera
errepikatu horiek olatualdi gogorra sortu zuten, eta itsasaldi-koefiziente
altuekin batera, sedimentuak arrastatu, hondartzen maila txikitu eta itsaslabar
harritsuak higatu zituzten. Euskal Herriko Kostaldean zehar, ibilguen
behealdeek gainezka egin zuten eta uholdeak gertatu ziren olatualdien
gainezkatzeagatik. Ondorioz, tokiko azpiegiturak hondatu ziren: Angleteko
hondartzetako euste-hormak, Biarritzeko kasinoaren fatxada, Port-Vieux
hondartzako karelak, Bidarteko itsas-aurrealdea, Alcyons de Guétharyko
kai-muturra, Donibaneko hondartzen harri-lubetak, Zarautzko itsas-pasealekuak
edo Donostiako dikeak eta zubiak.
Egoera larri
horren aurrean, Euskal Herriko kostaldeko administrazio publikoek berehala ekin
zioten berritzapen-lanei eta gogoeta sakona egiten hasi ziren arriskuen
prebentzioa eta eraginen arintzea hobetzeko. Gaur egun, erakunde horiek
itsasertzaren kontra egiten duten prozesu hidrodinamikoak hobeto ezagutu nahi
dituzte, itsasertzaren kudeaketa hobeto aurreikusteko eta muturreko egoera
horietarako erantzuna optimizatzeko. Izan ere, Litoral Vasco Interes Zientifikoko Taldeak 2015eko uztailean mugaz
gaindiko lantaldea sortu zuen, «Riesgos Costeros», administrazio publikoek alor
honetan dituzten ardurei erantzuteko.
Ekimen
horren bidez, Litoral Vasco Interes
Zientifikoko Taldeko kideek beren gaitasunak batu nahi zituzten sinergiak
garatzeko, ezagutza zientifikoa tokiko administrazioen kudeaketa-beharrekin
lotuz. Helburua ikerketa aplikatuko proiektuak abian jartzea da, itsasertzeko
eragiketa-kudeaketaren beharrei erantzuteko modukoa, «ikerketa-ekintza»
jardunbidea berretsiz eta administrazioei beren eskumenak sendotzen ahalbidetuz
bi arazo larrien inguruan: bainatzeko uren kalitatea eta itsasertzeko
kudeaketa. Proiektua kongresuaren ezaugarriekin primeran dator bat, eta bere
emaitzak Uhinak-en bigarren edizioan aurkeztuko dira.
Edukiak
Uhinak, 2015ean ospatutako edizioa
bezala, gai-multzo anitzen inguruan antolatu da: klima-aldaketaren erronkak
Bizkaiko Golkoaren itsasertzean, itsasertzaren erabileraren efektuak eta
moldatzea, aldaketa kudeatzeko eta erabakiak hartzeko garatu eta aplikatu behar
diren tresnak, muturreko jazoeren eragina eta beren efektua itsasertza
etorkizunean erabiliko den moduan. Gai horiek mugaz gaindiko ikuspuntutik
jorratuko dira, Uhinak-en parte hartuko duten administrazio publiko
eskumendunen kudeatzaileek eta kongresuan egongo diren zientzialarien eta
ikerlarien ikuspuntutik, alegia.
Nobedadeak
Aurtengo aldaketa nagusia eremu
geografikoari dagokio: Bizkaiko Golko guztia hartzen du, Galiziatik Bretainia
Frantziarreraino.
Uhinak-en bigarren edizio
honetako beste nobedade gisa, Batzorde Tekniko bat eratuko da Eusko
Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Nekazaritza eta Ingurumen
Ministerioko, BC3ko, EUCC Atlantic Center-eko,
Euskal Herriko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoko, Gis Litoral
Basque-ko, Iraunkortasunaren Behatokia-Cristina-Enea Fundazioako eta AZTIko
ordezkarien partaidetzarekin.
Uhinak-i
buruz
Uhinak-en, Klima Aldaketa eta
Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko Kongresuaren, Ficobak eta AZTI (Itsasoa eta Elikagaien
Berrikuntzan Aditua den Teknologia Zentroa) sustatua, bigarren edizioak
ezaugarri berdinak mantentzen ditu. Lehenengo edizioko balorazioek,
txostengileei eta hizlariei buruzkoek, kontuan hartutako publikoen aniztasuna
nabarmendu zuten, zientziaren mundura bakarrik zuzenduta egon beharrean,
teknikariak eta kudeatzaileak ere gehitu zituelako. Balorazio horiek direla
eta, kongresuaren bigarren edizio honetan bide bera jarraitu da,
administrazioen beharrak ulertzen saiatuz ikuspuntu zientifikotik irtenbideak
emateko asmoarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario