viernes, 29 de julio de 2016

Ficobaren emaitzak lehenengo seihilekoan

Ficobaren lehenengo seihilekoan ekitaldiak % 11 areagotu dira, bisitariak % 35 eta fakturazioa % 16



Ficobak lehenengo seihilekoan ibilbide gorakorra mantendu du. Guztira 148 ekintza antolatu dira, pasadan urtearekin alderatuta % 11ko igoera lortuz (133 ekintza antolatu ziren). Datu horiek erakusten digute 2016ko lehenengo seihilekoa Ficobaren historiako onena dela ekitaldi-kopuruari dagokionez. Eta ekintzetan eman den gorakada hori bisitarien kopuruan ere islatu da: 70.270 bisitari egon dira, pasadan urtearekin alderatuta % 35 gehiago (51.863 bisitari egon ziren). Ondorioz, ekitaldien eta bisitarien bilakaera positibo horrek fakturazioa % 16 areagotu du.

Ekitaldien tipologiari erreparatzen badiogu, agerian geratu da balio anitzeko aretoetan zein entzunaretoan egiten diren ekitaldi txikiek gero eta garrantzia handiagoa dutela Ficobaren jardueran zein fakturazioan.

Azoka-jarduerari dagokionez, Ficobak 7 azoka hartu ditu, eta bai gaiarengatik bai antolatzaile berriek bultzatu dituztelako, bi nobedade egon dira, I. Txikien Azoka eta Out Market, Gipuzkoako Outlet Azoka hurrenez hurren.

Halaber, Ficobak hainbat ekitaldi bitxi hartu ditu; esaterako: Gipuzkoako Foru Aldundiaren lan-poltsarako azterketak egin ziren bertan eta 2.000 hautagai baino gehiago bildu ziren barrutiko pabiloietan; Euskobot ekitaldiak Lehiaketako Robotikarako Liga Nazionalaren zortzigarren denboraldiaren azkeneko jardunaldia ekarri zuen Ficobara eta estatuko robotik onenak bildu zituen; eta amateur gazte lehiaketa bat ere egin zen.
Berriak
Ficobaren egutegiak datozen hilabeteetarako hiru ekintza berri bildu ditu. Urriaren 15ean eta 16an Tartako Panpinak Ezkontzen Aretoa egingo da Ficoban.  Azaroaren 19an eta 20an medikuntza integratzaileari buruzko jardunaldiak egingo dira, Euskadiko Iparraldeko Osasun eta Medikuntza Integratzailearen Elkartearen eskutik. Jardunaldi horietara bertaratuko dira, besteak beste, Alejandro Chaoul, Houston-eko (Texas) M.D. Anderson Cancer Center ospetsuaren Adimenaren eta Gorputzaren zuzendaria eta Karmelo Bizkarra, Zuhaizpe Osasun Zentroko zuzendari medikoa.
Mugaz gaindiko lankidetzarako praktiketako erkidegoak izango dira Ficoban azaroaren 23tik 25era egingo den ekitaldiaren protagonistak. Tknika, Ikaslan Gipuzkoa eta Chambres de Métiers et de l’Artisanat des Pyrénées-Atlantiques-ek mugaz gaindiko ikuspegitik bultzatutako hitzaldiak lanbide-prestakuntzaren inguruan eta mugaz gaindiko tailerrak.
Uhinak Kongresuaren II. edizioa
Aurten ere Klimaren eta Itsasertzaren Aldaketari buruzko Kongresua egingo da Ficoban, data ezberdinetan bada ere (irailak 27 eta 28). Hala eta guztiz ere, haren nortasun-zeinuak eta bokazioa bere horretan mantenduko ditu, hots, zientzialarien, administrazioen eta enpresen arteko topagunea izatea gure itsasertzek klima-aldaketaren aurrean izango duten etorkizuna elkarrekin planifikatzen hasteko, haien kudeatzaileek ikuspegi zientifikotik irtenbideak emateko duten beharra ulertzen saiatuz.  Kongresuko hitzaldien egitarauak 12 hitzaldi gonbidatu eta deialdi ireki batean hautatu diren beste 20 hitzaldi konbinatzen ditu, eta hiru eremu egongo dira ordezkatuta. 
Ficobaren bigarren seihilekoko jarduera garrantzitsuenen egutegia
  • Expogrow. Irailak 16-18.

  • Frantziako Merkataritzak Ontzidiaren Pentsionisten Federazio Nazionaleko Kongresua. Irailak 25.

  • Klima-aldaketari eta Itsasertzari buruzko Uhinak Kongresua. Irailak 27-28.

  • Tartako Panpinak Ezkontzen Aretoa. Urriak 15-16.

  • Ficobako III. Magia Jaialdia. Urria.

  • Irun Zuzenean kontzertua. Urria.

  • Izuaren Pasabidea. Azaroak 5. 

  • Enpleguaren Astea. Azaroa.

  • Ficoauto, Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka. Azaroak 18-20.

  • Onkologia Integratzaileari buruzko jardunaldiak. Azaroak 19-20.

  • Praktiketako Erkidegoak Mugaz Gaindiko Lankidetzan. Azaroak 23-25

  • Irun Open Innovation. Abendua.

  • Irun On sari-banaketa. Abendua.

  • XI. Costa Vascako Gabonetako Azoka. Abenduak 6-8.

  • Irungo Artisautza Azoka. Abenduak 6-8.

  • Gabonetako Haur Parkea. Abenduak 15-urtarrilak -4.



1 comentario:

  1. G`afternoon! Our academy https://essaysrescue.com/myassignmenthelp-review/ offer you to order an annotated bibliography executing from our service where only highly qualified authors are hired to help students present their academic researches decently.

    ResponderEliminar