Rafael Sardak Uhinak kongresuaren bigarren
edizioa irekiko du "ICZM 2-0: Itsasertzeen kudeaketan
metodologia estandarizatzeko beharra" izeneko hitzaldiarekin
Rafael Sarda Ikerketa Zientifikoen Goi
Kontseiluko (CSIC) Ikertzaile Zientifikoa da 1991. urtetik. Gaur egun
Blanesko Ikasketa Aurreratuen Zentroko (CEAB) itsas eta
itsasertzeko sistema sozio-ekologikoen unitateko ikertzailea da.
Sardak hurrengo arloetan garatzen du bere
ikerketa lana: Itsasertzaren kudeaketa integratua, ozeanoen gobernantza,
sedimentu-sistema bentonikoak eta jasangarritasuna.
Laster kongresuaren egitarau osoa eskura egongo da web
orrian.
Kongresuan izena eman ezazu uztailaren 28a baino lehen eta
inskripzio aurreratuentzako prezio berezia izango duzu.
Uhinak-en inguruan bilduko dira
Administrazio Publikoko ordezkariak, nazioarteko zientzialariak eta adituak,
eta sektoreko enpresak, beharrezko diren esku-hartzeei buruz eztabaidatzeko,
itsasertzaren kudeaketa eta mantenimenduan elkarlaneko sinergiak eta dinamikak
sortzeko. Erakusketari bezala parte hartu nahi
al duzu?
Jaso ezazu agur bero bat,
Uhinak kongresuko antolakuntza
www.uhinak.com