Bioterra 2016,
errekorreko edizioa
Bioterra Produktu Ekologikoen,
Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak
aurreko edizioetako erakusketari-zifra guztiak gainditu ditu. Iaz 167 erakusketari izan ziren azokan, eta 2016an, kopuru hori 190era igo
da; hau da, %13ko hazkuntza.
Erakusketari-kopurua gehitu izanaren arrazoi nagusia da hazi egin dela
bioeraikuntzarekin eta energira berriztagarriekin zerikusia duten gaiak
agertzen dituen Geobat gunea: 43 erakusketari; 2015ean baino %45 gehiago. Erakusketari horiek beren
proposamenak erakutsiko dituzte fatxada aireztatuen inguruan, bioeraikuntzarako
zelulosa edo eraikuntzarako bestelako material naturalak dituzten isolatzaile
termikoen inguruan eta energia berriztagarrien inguruan (biomasa,
eguzki-energia eta geotermia).
Geobaten Energiaren Euskal Erakundeak parte hartuko du, besteak beste, eta
informazioa emango du proiektuei buruz, egungo jardunbideei buruz eta aurtengo
laguntza-programei buruz, eta baita geotermiaz, biomasaz, itsas energiaz eta
eraikinetako energia-ziurtagiriaz ere. Era berean, bisitariek aukera izango
dute ordenagailu batera konektatutako bi bizikletaren gainean gozatzeko,
munduko edozein bizikleta-ibilbidetan ibiliz. Eta standa osatzeko, photcall
bat; bertan, argazkiak egin ahal izango dira surf taula batera igota,
atzealdean itsas eoloak eta olatuak agertzen direla.
Bioterra gunean, nekazaritza ekologiko ziurtagiriduneko elikagai-enpresek
erakusten dute: %100ean ziurtatutako ehungintza organikoko enpresek, kosmetika
ekologiko ziurtatuko enpresek... 88 erakusketari izango dira bertan.
Berritasun gisa, aurten, Biobeauty gunea gehitu da Bioterrara. Gune
horretan, kosmetikako kontsumo jasangarriaren informazioa ematen eta
dibulgatzen dute, eta baita elikadurarekin, osasunarekin eta ongizatearekin
lotutako beste gai batzuen inguruan ere. Ingurune dinamiko, alai eta hurbilekoa
sortu nahi da, bisitariak sakon ezagutu ditzan bio jatorriko gaiek nolako
onurak ekartzen dituzten. Gune honek Bioterra gunean parte hartzen duten
kosmetikako stand guztien erakusleiho bihurtu nahi du; izan ere, haiek guztiak
ziurtagiri ekologikoa duten produktuak dira.
Era berean, nabarmendu beharra dago euskal eta nafar ekoizle ekologikoak
ere izango direla Bioterra pabiloian. ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak,
Bioterrako Batzorde Antolatzaileko kide denak, 15 ekoizle euskaldunen
presentzia ahalbidetu du; bestetik, berriz, CEPAEN Nafarroako Nekazaritza
Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluak beste hainbeste egin du, 8 erakusketari
nafar ekarrita.
Naturall gunea Osasunaren eta Ongizatearen gunea da. Kosmetika eta higiene
naturala, ehungintza eta osagarri naturalak, habitat osasungarria, terapia
naturaletarako osagarriak, ekoturismoa, sendagai naturalak, prentsa
espezializatua eta abar izango dira bertan, eta 59 erakusketari bilduko ditu.
Bioterraza, Bioterra
kanpoaldera hazi da
Ficobako hiru pabiloiak proposamen ekologiko eta jasangarriez beteta,
Bioterrak kanpoaldera irekitzea erabaki du, eta gune gastronomiko berri bat
sortu du. Bioterraza honetan, bisitariek gune atsegin bat aurkituko dute
azokaren bisitaldian geldialdi bat egin eta sukaldaritza ekologikoaren
eskaintza zabal bat dastatzeko. Janari beganotik talo tradizionaletaraino. Bien
bitartean, pabiloietako standetan erakusketariek eskaintzen dituzten produktuen
dastaketak gozatzen jarraitzeko aukera izango da. Produktuen artean, berritasunak
ere bai; esaterako, Rioja jatorri-deitura duen erreserba handi ekologikoa.
Kanpoaldeko eskaintza Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako karparekin ere
aberasten da; izan ere, bertan, jasangarritasunarekin zerikusia duten eragileen
proposamenak ezagutu ahal izango dira. Eragileen artean, Ecoembes, Ecovidrio,
Emaus, Elikagaien Bankua, GHK edo Usurbilgo Lanbide Heziketako Institutua.
Bisitari
profesionalentzako gune bat
Bioterra jende orori zuzendutako azoka bat da, baina baita bisitari
profesionalari ere. Aurten, hainbat ekimen
egin dira Bioterrako erakusketariekin, merkataritza-harremanak ezartzeko
interesa duten bisitari profesionalen presentzia sustatzeko. Dagoeneko, 200 bisitari profesionalek baieztatu dute, oraingoz, Bioterra
2016 azokan izango direla; Euskadikoak nahiz Kataluniakoak, Gaztela-Leongoak,
Galiziakoak, Murtziakoak, Madrilekoak edo Kantabriakoak.
Jarduera berdeen
programa
Bioterra bisitatzen dutenen “Eko” esperientzia oso-osoa izan dagin, aurten,
berriz ere, jarduera-programa zabal eta askotariko batekin osatzen da
azoka-proposamena. Aurreikusita dago 23
hitzaldi egitea adituen, elkarteen eta adiministrazio publikoen eskutik.
Haietan, ingurumenaren inguruko joera, ekimen eta politika berriak zabalduko
dira. Hainbat gai landuko dira; besteak
beste, hirigintzak eta arkitekturak bizi-kalitatea hobetzeko duten zerikusia,
energi eraginkortasuna, hormonek osasunean duten eragina, elikadurak osasunean
duen inpaktua, elektrizitatearen autokontsumoa, hiri-baratzea edo
klima-aldaketa.
Tailerrak eta erakustaldiak egongo dira, bai helduentzat bai haurrentzat,
azokako hainbat gunetan. Tailer horietan gai askotarikoak landuko dira; esaterako, adobeak
fabrikatzea, geobiologiako erakustaldiak, terapia naturalak, baratzezaintza
ekologikoa, konpostatzea eta zizareak... Sukaldaritza kontuak nahiago
dituztenentzat, “Sukaldean” gunearen proposamena. Hor, hitzaldi praktikoak
garatuko dira. Eta, beti bezala, jarduera paraleloen eskaintza ere bai, etxeko
txikienak ekologiaren eta jasangarritasunaren munduan murgiltzen has daitezen.
Gainera, aukera izango dute merienda ekologiko nutritibo bat ere dastatzeko;
Eneek-ek banatuko du dohainik, larunbatean eta igandean. Proposamen ugari
horiek Bioterra egun osorako plan bat izan dadin ahalbidetzen dute.
(Ikus programa osoa: http://bioterra.ficoba.org/micro_Bioterra/down/Bioterra2016-programa-web.pdf?v2)
Datu praktikoak
Bioterraren XIII. edizioak ekainaren 3ko ostiraletik ekainaren 5eko
igandera arte irekiko ditu ateak. Inaugurazio
ofiziala ostiralean izango da, 12:00etan.
Azoka zabalik egongo da 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe, ostiralean eta
igandean; larunbatean, berriz, 21:00ak arte egongo da irekita. Sarreraren prezioa: 3€
(12 urte arteko umeek, dohainik). Parkinga dohainik. Euskotrenen geltokia, 50 metrora.
(12 urte arteko umeek, dohainik). Parkinga dohainik. Euskotrenen geltokia, 50 metrora.
No hay comentarios:
Publicar un comentario