miércoles, 25 de mayo de 2016

Lehiaketako Robotikako Liga Nazioanala


Robotikako Ligako robot onenak lehiatuko dira maiatzaren 28an, larunbatean, Ficobako auditoriumean




Maiatzaren 28an, larunbatean, hitzordu bikoitza du robotikak Ficoban, Euskobot markoan. Alde batetik, Lehiaketako Robotikako Liga Nazioanalaren zortzigarren denboraldiko amaierako jardunaldia egingo da, eta estatu-mailako robot onenak bilduko dira Ficobako Auditoriumean.

Ekitaldi hau Estatuko hainbat hiritan egiten da, eta Futbol Liga bat balitz bezala garatzen da. Bertan, zenbait kategoria daude robotak lehia daitezen: minisumo, abiadura-lasterkariak, lasterketak, humanoideak... Oraingo honetan, lehiakideak erkidego autonomo ugaritatik iritsiko dira; besteak beste, Kantabriatik, Kataluniatik, Gaztela-La Mantxatik, Madriletik, Galiziatik edo Nafarroatik.

Estatu osoko parte-hartzaile profesionalak ez ezik, robotikaren munduan hasi nahi duten eta bere adineko neska-mutilekin lehiatu nahi diren 14 urtetik aurrerako ikasle gazteak ere bilduko ditu Euskobotek Ficoban. Horiek aztarnari eta minisumo kategorietan lehiatuko dira.

“Gure helburua da ikasleak modu dibertigarri eta praktikoan sartzen joatea errobotikaren munduan –esan du Raúl Lapeira ekitaldiaren antolatzaileak– alegia, joan daitezela poliki-poliki gai honekin “engantxatzen”, eta, batek daki, etorkizunean, agian, alor honetako ikasketak aukeratuko dituzte. Horregatik, oso interesgarria da profesionalek eta ikasleek ekitaldi berean topo egitea; gazteenek ikus dezatela eboluzionatzen eta ikasten segi daitekeela”.



Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerentearen iritziz, “Ficobarentzako erronka da robotika ludikoa ikastetxeetatik atera eta ikusle profesionalak erakartzea. Robtika-kirolean (cybersports) bertan-bertan dago, eta Ficoba, dituen instalazioengatik, leku ezin hobea da oraingo eta geroko robotika-lehiaketak egiteko”.

Euskoboten programa:
11:00etan: Harrera lehiaketariei eta homologazioak
12:00etan: Ikasleen Liga minisumon eta abiadura-lasterkaritan
13:00etan: Profesionalen Liga
14:00etan: Ekitaldiaren amaiera



No hay comentarios:

Publicar un comentario