Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka,
hamargarren urteurrena ospatzeko edizio
berezia
Beste urte batez, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak
erabilgarri dagoen erakusketa-gune osoa merkaturatu du, eta 148 erakusketari
etorriko dira hamargarren urteurrena ospatzen duen eta urtetik urtera milaka
bisitari izaten dituen azoka honetara.
Eraskusketariek
eskaintza askotarikoa ekarriko dute Ficobara. Horien artean, kalitatezko
gastronomi produktuak daude, haietako asko ekoizleak zuzenean ekarrita, eta
baita eguberrietako egun hauetan izan ohi den produktu-eskaintza ere.
Aisia eta
denbora librea dira azokako beste erakargarrietako batzuk. Aurten,
turismo-eskaintza instituzionalak ordezkaritza zabala izango du, bertan izango
baitira Basquetour (Turismoko Euskal Agentzia. Eusko Jaurlaritza), Gipuzkoako
Foru Aldundiko Turismo departamentua, Nafarroako Turismoa eta Kantabriako
Turismoa; azkeneko hori, lehen aldiz.
Osasuna eta Edergintza, Dekorazioa, Moda eta Osagarriak, Etxea, Ibilgailuak
eta Zerbitzuak alorretako proposamenek osatuko dute Euskal Kostaldeko
Eguberrietako Azokaren edizio berri honen eskaintza.
Hamargarren
urteurreneko 35 opariak
Bisitariek, aurten, eragingarri bat gehiago izango dute
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka bisitatzeko. Aurten inoiz baino errexago
izango da opariren bat lortzea. Hamargarren urteurrena dela eta, opari ugari
zozkatuko dira. Garrantzitsuena, bi lagunentzako itsas
bidaia bat Mediterraneoan barrena. Baina aukera ere izango dute orduoro
zozkatuko diren produktu-sortak lortzeko, edo 125 euroko erosketa-txartelak
egunero, edo jardunaldi bakoitzaren amaieran zozkatuko den Eguberrietako
saskia.
Jarduera
paraleloak
Jarduera paraleloak beste erakargarri bat gehiago dira
azoka honetan. Bisitariek eguneko ia edozein ordutan
aurkituko dituzte jarduera-proposamenak azokako pabiloi guztietan: puzgarriak, joko didaktiko eta ludikoak, tailerrak, erakusketak,
magia-emanaldiak, ingelesezko jarduerak txikienentzat, sukaldaritzari buruzko
hitzaldiak, areto-dantzen ikastaroa, flamenko-erakustaldia kaxekin edo sagardo
dastaketa... (http://expo.ficoba.org/micro_expo/visitar).
Elkartasunaren
perfila
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak lekua egingo die Txingudiko hainbat
elkarteri eta Gipuzkoako hainbat GKE erakunderi, beren jarduera zabal dezaten
eta informazioa eskain dezaten, bazkide berriak erakartzeko eta beren burua
ezagutzera emateko. Gainera, ekimen horrek aukera ematen die bisitariei gune
horretan parte hartzen duten elkarteek eta GKE erakundeek antolatutako
jarduera-eskaintza handiagoan gozatzeko.
Aurten, honako hauek izango dira bertan: Elkartuz EIPE, Emprendimiento
Integral para el Envejecimiento, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea,
Chernobilen Lagunak, Txingudi Sahara, Amnistia Internacional, Pausota Elkartea,
Euskadiko Itsasargien Lagunak, DYA, Ametsa abesbatza, Kale Dor Kayico eta San
Marcial.
Irungo Artisautzaren VI. Erakusketa
Artisautza Erakusketa beste klasikoetako bat da Euskal Kostaldeko
Eguberrietako Azokan. Seigarren edizio honetan, eskaintza zabala erakutsiko
zaie bisitariei: artisautza tradizionala, sortzailea eta garaikidea.
Erakusketa-eskaintzaz gainera, Artisautzako Aretoak ahalegin handia egin du
jarduera-programa askotarikoa proposatzeko; esaterako, mahai-joko didaktiko eta
ludikoak egingo dira, tailerrak eta artisautzari buruzko film eta dokumentalen
proiekzioak eman, eraskusketak ere bai, eta, kanpoaldeko erakusketa-gunean,
artisautza-erakustaldia egingo da motozerraz.
Datu praktikoak
Azoka abenduaren 5etik 8ra egingo da Ficoban. Larunbatean, 5ean, eta asteartean, 8an, 11:00etatik 20:00etara irekiko da,
eta 6ko igandean eta 7ko astelehenean, ordubete luzatuko da ordutegia:
11:00etatik 21:00etara. Sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da, eta 12 urte
bitarteko umeak dohainik sartu ahal izango dira azokara. Parkinga, Ficoban egiten diren
gainerako jardueretan bezala, doan izango dira.
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren inaugurazioa abenduaren 5ean
izango da, larubatean, 12:00etan.
http://expo.ficoba.org