13.289 bisitarirekin
itxi du XII. edizioa Bioterrak
Bioterra Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren,
Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak ahalegin handia egin du ingurumenarekiko, ekologiarekiko eta
iraunkortasunarekiko interesa bultzatzeko gizartearen sektore berrietan,
azokarako sarrera doan jarriz. Datuak aztertuta, emaitza onak eman ditu
estrategiak; izan ere bisitarien kopurua %30ean gehitu da 2014koaren aldean,
13.289ko kopurura helduz.
Publiko orokorrarengana iristeko bokazioa Bioterrak sektoreko profesionalak
erakartzeko lanaren osagarria da. Proposamen interesgarriak aurkitzeko aukerak
izan dira 2015eko Bioterran parte hartu duten 167 erakusketarien artean.
Azokak iraun duen hiru egunetan oso giro animatua izan da pabiloietan. Ohi den bezala, jende gehien etorri zen eguna igandea izan zen, guztira
5.946 bisitari etorri baitziren. Bioterrak
10.000 bisitari baino gehiago izan duen hirugarren edizioa izan da aurtengoa. Azterketa historiko bat eginez ikusten da egungo edizioak hirukoiztu egin
dituela 2004ko ekainean egin zen lehen edizioan lortutako emaitzak. Goranzko
joera honek erantzuten dio azken urte hauetan sektore ekologikoak berak
izandako gehikuntzari.
Publikoaren intereseko eremuei buruz, ikusten da gero eta interes handiago
dagoela Geobat pabiloiko proposamenei buruz. Pabiloi horren gaiak geobiologia,
bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta gestio ekologikoa dira.
Mónica Alday Bioterrako zuzendariaren hitzetan: “azokaren balantzea oso
positiboa da. Erakusketarien eta bisitarien
kopuruari buruz genituen helburuak lortu ditugu. Erakusketariak publiko berrietara eta publiko profesionaletara iristeko
aukera izan dute. Eta bisitariak erakusketa
eskaintza zabal batez disfrutatzeko aukera izan dute, baita antolatu ditugun
hedapenezko, aisialdiko jarduerez eta jarduera praktikoez ere”.
http://bioterra.ficoba.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario