I. Zaharkinen Azoka, Erakusketa Handia
Irunera dator
I. Zaharkinen Azoka eta
Erakusketa Handia Irunera iritsiko da martxoaren 22, 23 eta 24an, 40
erakusketari baino gehiagorekin; bertan, aurreko mendeetako altzariak eta
bitxiak zein liburuak erakutsiko dira. Curiosity Antic enpresak antolatzen duen
azoka hau martxoaren 22an hasiko da 17:00etan, FICOBAn.
Espainiako lurraldeko
bazter guztietatik erakusketariak bilduko dira beren bitxiak, antzinako
arropak, liburuak, zeramika, jostailuak, aurreko mendetako "Vintage"
altzariak zein objektuak, “oso modan baitaude egungo apainketan”.
Nahi duten guztiek
hurbildu ahalko dira eta bildumagintzako eta apaingintzako pieza “bakanez”
osatutako selekzio handi bat ikusteko, betiere gutxienez 50 urteko
antzinatasunarekin, arrazoizko prezioetan.
Azokarako sarrerak hiru
euroko kostua izango du; diru horrekin bertaratzen diren guztiak igandean
egingo den 200 euroko zozketa batean sartuko dira eta erakusketa osatzen duten
postuetatik edozeinetan gastatu ahalko da kopuru hori.
12
urtetik beherako umeek, doan heldu batek lagunduta.
Larunbatean, hilaren
23an, 18:00etan hainbat piezen enkantea egingo da. Gutxieneko irteera prezioa
euro 1 izango da, eta nahikoa izango da eskua altxatzea mahuka bat etxera
eramateko.
Avilan, Zaragozan, Aranda
de Dueron, Alicanten eta Castellonen erakutsi ondoren, azoka antolatzen dutenek
Irunen 3.000 bisitari baino gehiago izatea espero dute.
Horregatik Curiosity
Antic enpresak azoka hau Euskal Herrian zaharkinen sektoreko erreferentzia den
ekitaldi bihurtzea espero du.
Ordutegia: ostiralean,
17:00etatik 21etara; larunbat eta igandean, 11:00etatik 21:00etara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario