lunes, 11 de marzo de 2013


Ficobako azoka izarra den Bioterrak
hamargarren muga ospatuko du

  • Estatu mailan sektore ekologikoko hiru azoka nagusienen arteko gisa finkatu da Bioterra

  • Egin diren bederatzi edizioetan, 900 erakusketarik eta 70.000 bat bisitarik parte hartu dute

  • 18.000 bat pertsonak parte hartu dute Bioterran egin diren 228 hedapen jardueretan

  • Bioterrak izandako goranzko bilakaerak bat etorri da Euskadin nekazaritza biologikoaren sektoreak izan duenarekin:  2003-2012 aldian, hirukoiztu egin da operadoreen zenbatekoa

  • 2012an bakarrik operadoren ekologikoen zenbatekoak %12ko hazkuntza izan du 2011koarekin alderatuz

  • Sarrera doan izango da, hamargarren edizioaren ospakizuna dela eta

  • Bioterra ekainaren 7tik 9ra egingo da, Ficoban
Gaur goizean Ficoban bildu da Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Batzorde Antolatzailea. Azokak ekainaren 7tik 9ra egingo du bere hamargarren edizioa. Bileraren amaieran prentsaurreko bat egin da Bioterraren ibilbideari buruzko balantzea egiteko. Bertan, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak 2003-2013ko Euskadin sektoreak izan duen bilakaerari buruzko datuak aurkeztu ditu, baita 2012ko Euskadiko nekazaritza ekologikoari buruzko balantzea ere.

Bioterra 2004-2012, balantze positibo bat
Bioterra  2004an jaio zen garapen iraunkorrarekin, ingurumenarekin arduratsua eta begirunezkoa den kontsumoarekin kezkatuta dauden pertsona guztientzako ezinbesteko hitzordu bilakatzeko helburuarekin, eta aldi berean, topagune bat izateko harremanak, lankidetzarako akordioak egin eta merkatua zabaldun ahi duten sektoreko operadoreentzat.

Gaur baieztatu ahal da helburu horiek lortu dituela Bioterrak eta Estatuko iparreko eta Frantziako hegoaldeko erreferentzia den azoka ekologikoa bilakatu dela.

Bioterrak goranzko ibilbidea izan du 2008tik aurrera nagusiki. Urte horretan krisi ekonomikoa hasi zen eta, hala ere, zabaltze aldi bat hasi zen suspertzen ari diren sektore horiek gizartean gero eta zabalagoak diren taldeetan sortzen duten interesak eraginda.

Bisitariek eta erakusketariek osatzen duten publikoak hasieratik baloratu du Bioterraren nortasun ekologiko irmoa, Batzorde Antolatzaileak bermatua; izan ere, 2004an abian jarri zenetik, sektoreko elkarteek eta operadoreek parte hartzen dute batzorde horretan.
Gaur egun Bidasoako bi aldeetako eragileek eratzen dute Batzorde hori: arestian aipatutako ENEEK, BLE Iparraldeko Nekazari Ekologikoen Elkartea eta Bio d’Aquitaine (Akitaniako Nekazari Ekologikoen Federazioa) elkarteek, besteak beste.

Bioterraren nortasun ikurra izan den eta izandakoaren arrakastaren oinarria dena hedapen jardueren bidezko ekologikoa den guztiaren kulturaren sustapena izan da. Hamar urte hauetan azokan 300 bat hedapen-jarduera gauzatu dira, eta horrekiko interesa sustatu dute 18.000 bat pertsonarengan. Ildo horretatik, azpimarratu behar da Bioterra gai izan dela kultura ekologikoan erreferente diren pertsona ospetsu batzuk ekartzeko Irunera, hala nola Vandana Shiva Nobel Sari Alternatiboa eta Masaru Emoto japoniarra, besteak beste.

2012an, Euskadiko nekazaritza ekologikoaren balantzea
Bioterrak gorantz izan duen ibilbideak bat egin du Euskadin nekazaritza ekologikoko sektoreak izan duen igoerarekin. Román Bengoa ENEEK Kontseiluko presidenteak gogoratu duen bezala, azken hamarkadan (2003-2012) operadore ekologikoen zenbakia (nekazariak, elaboratzaileak eta merkatariak) hirukoiztu egin dira (%210eko hazkuntza) eta azalerari dagokionez, laukoiztu egin da (%268ko hazkuntza).

Beraz, 2012ko amaieran, Euskadin 361 operadore erregistratuta zeuden eta 2439 azalera hektarea. Azken 4 urteetako hazkuntzaren batez besteko erritmoa –operadoreen zein azaleraren kopuruari dagokionez-  %20koa da urtean.

Azken hamar urteetan izandako bilakaera hau, adibidez, Bioterran ENEEK Kontseiluak kontratatu duen erakusketa azaleran izandako bilakaeran erei salatu da. 2003an, 48 metro koadro kontratatu baziren, 2013an, 140.

Euskadiko sektore ekologikoaren 2012ko ekitaldiko balantzeari dagokionez, operadore ekologikoen zenbatekoa %12an hazi da 2011koarekin alderatuz, hau da, 38 operadore berri inskribatu dira. Gipuzkoak eta Arabak %13ko hazkuntza izan du; Bizkaian, berriz, %8koa izan du. Gipuzkoan kokatzen dira Euskadiko operadoreen %40; Araban, %31 eta Bizkaian, %29.

Labore ekologikoko azalerari dagokionez, %24ko hazkuntza izan da 2011koarekin alderatuz; beraz, 2.439 hektarea ekologiko daude. Arabako azalera ekologikoak %51eko hazkuntza izan du aurreko urtearekin alderatuz; Bizakaiak, %1ekoa eta Gipuzkoak, %2koa izan du. Arabak Euskadiko azalera guztiaren %56 lantzen du; Bizkaiak, %25 eta Gipuzkoak, %19.

2012aren amaieran, Euskadin, landutako azaleraren %57 erabiltzen zen larreetarako, bazkarako eta proteaginosoetarako, %24 mahatsondorako, %3 barazkietarako, %6 zerealetarako, %6 arboletarako eta %3 besteko laboreentzat. Araban, azaleraren %38 larreak, belardiak eta bazka lantzeko erabiltzen dira; %43 , %11 zerealetarako, %1 barazkietarako, %2 lekarietarako eta %1 tuberkuluetarako. Bizkaian, larreak, belardiak eta bazka lantzeko %86 azaleraren erabiltzen da, %8 arboletarako, %5 barazkietarako eta %1 mahatsondorako. Gipuzkoan, larreak, belardiak eta bazka lantzeko %74 azaleraren erabiltzen da %17 arboletarako, %5 barazkietarako, %2 mahatsondorako eta %1 fruitu lehorretarako.

Mahatsondoa da labore ekologiko nagusiena Euskadin, horren hazkuntza %185ekoa izan da aurreko urtearekin alderatuz. Euskadin lantzen diren 597,1 Ha mahatsondotatik 580,5 Arabana kokatzen dira; 9,5, Gipuzkoan eta 7,1 Ha, Bizkaian. Mahatsondoaz gain, azaleran 2012an izan den hazkuntzarik handiena aleko lekarietan, hau bikoiztu egin baita  2011ko zenbatekoari dagokionez.

Nekazaritza ekologikoari dagokionez, 2011 urtearekin alderatuz, mantendu egin da eta Euskadin dauden abelazkuntza-ustiatzeak 87 dira. Haragitarako behikia %23 da, haragitarako ardi hazienda  %20 eta arrautzetarako hegaztiak %22, zaldikia %10 dira Euskadiko azienda jarduera nagusienak.

Euskadin nekazaritza ekologikorakoa zalera gutxi izan arren, nekazaritzako elikagaien transformazioan aritzen den enpresa kopurua handia da estatuko betse erkidegoekin alderatuz gero. Ildo horretatik, nekazaritzako elikagaietarako jarduerak 125 dira eta %21 hazi dira Euskadin aurreko urtekoekin alderatuz gero (Arabak, %23; Bizkaiak, %12  eta Gipuzkoak, %26). Araban biltzen dira nekazaritzako elikagaietarako enpresen %30; Bizkaian, %23 eta Gipuzkoan, %47.  Jardueren arabera, hauek nabarmentzen dira: okintza (%21), ardoak egitea eta botilaratzea (%12), gaztagintza (%10), ardoa ez diren edari alkoholdunak (%9) eta arrautzak paketatzea (%8).


No hay comentarios:

Publicar un comentario