2012ko Euskal
Kostaldeko Eguberrietako Azoka:
eskualdeko GKE
eta elkarteei lagunduz
Aurten, berriz ere, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka
puntual dator Ficobara. Oraingoan, abenduaren
6tik 9ra irekiko ditu ateak, eta, beti bezala, eskaintza zabala izango da,
orain arte egindako sei edizioetan milaka bisitariren interesa piztu baita
horrela.
Aurten, azokak beste proposamen batzuk sartu nahi ditu,
eta, horregatik, dei berezia egin die Txingudi eskualdeko elkarteei eta
Gipuzkoako GKE elkarteei, azokan parte har dezaten. Elkartuz izena emanda, Ficobak aukera
proposatu die Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka beren jarduera ezagutzera
emateko erakusleiho bihur dezaten eta horrela, adibidez, bazkide berriak egin
ditzaten. Ficobak gune espezifikoak gaituko
ditu GKE eta elkarteek haien berri eman dezaten. Gainera,
Ficobak elkarte parte-hartzaile bakoitzari azokara sartzeko 100 gonbita emango
dizkio, elkarteak nahi duen bezala bana ditzan.
Era berean, Ficobak Elkartuzen
parte hartu nahi duten elkarteak ere animatu nahi ditu haien berri eman dezaten
modu aktiboan. Horregatik, berariazko gune bat
egokituko du azokako bisitariei zuzenduta jarduera ludiko eta erakargarri bat
antolatzera animatzen diren elkarte eta GKE guztientzat. Jarduera horiek egiteko, Ficobak oinarrizko azpiegiturak eta
beharrezko oinarrizko altzariak utziko dizkie. Eskaera
aurkezteko epea urriaren 23an amaitzen da, eta informazio gehiago nahi izanez
gero, 943 66 77 88 telefonora deitu edo idatzi expo@ficoba.org
helbidera.