Bioterrak espazioaren %90 baino gehiago saldu du eta 13.
edizioari begira dago jada, bertaratzen direnei eskaintza ekologiko eta
iraunkorraren ikuspegi osoa erakutsi asmoz
Bioterra Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta
Kontsumo Arduratsuaren Azokak Ficobako hiru pabiloiak beteko ditu,
proposamen ekologiko eta iraunkor ugarirekin.
Urtez urte eskaintza aberatsagoa da, gero eta ikusle gehiagori eta
heterogeneoagori erantzuteko; hori dela eta, Bioterrak lankidetza estuagoa du
eragile desberdinekin.
Ildo horretan, Bioterrak
COAVNGIrekin (Gipuzkoa eta Nafarroako Euskal Arkitektoen Elkargoarekin) hasi
duen lankidetza azpimarratu behar, azokan presentzia nabarmena izango baitu.
COAVNGIk iraunkortasun batzorde bat dauka 2015eko udaberriaz geroztik eta
pertsonen bizi-kalitate hobetzeaz gain hain kaltegarriak ez diren hirigintza
eta arkitekturako praktikak sartzeko beharraz sentsibilizatzeko lana hasi du.
Elkargoak mundu profesionaleko oztopoak gainditu nahi ditu prozesu honetan eta
herritarrengana gerturatu, bere ideien berri emateko. Horregatik egongo da
Bioterran, eta stand bat edukitzeaz gain, tailer bat dinamizatuko du
"Denon artean gure hiri-ingurua birpentsatuaz".
Irungo udalerrian kaltetuta
dagoen hiri-espazio bat hartu eta horri buruzko ideiak landuko dira; COAVNGIk
eta Artefakto kolektiboak hausnartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak,
egungoaren alternatiba izango den hirigintzako eredu bati buruz hausnartu nahi
du eta proposamen zehatzak egin bere bizitegi inguruaz, garapen iraunkorraren
arabera eta gizakia eskala hartuta.
Ikaskuntza aktiboa sustatu nahi
da eta ekimen horiei jarraipena eman. Hori dela eta, azokak irauten duen
bitartean tailerrean garatutako proposamen onenaren aldeko botoa eman ahal
izango dute bertaratzen direnek. Datozen hilabeteetan jarriko da ekimena abian
eta Bioterra 2017an izango dugu emaitzen berri.
Biobeautygunea
Kosmetika erakusteko toki handia
izan da beti Bioterran. Baina alor honi buruzko informazioa eta trebakuntza
eskatzen dute bertaratzen direnek. Hori dela eta, aurten Biobeautygunea jarriko
dugu Bioterran kosmetikaren kontsumo iraunkorraz informatzeko eta horren berri
emateko; baita horri lotutako beste gai batzuei buruz ere, esaterako,
elikadurari, osasunari eta ongizateari buruz. Inguru dinamikoa, alaia, gertukoa
sortu nahi da; bertaratzen direnek sakon ezagutu ditzaten bio jatorria duten produktuen
onurak, hala nola, aurpegirako produktuak, gorputzerako, ilerako edo
makilatzeko, baita lore eta landara ekologikoen printzipio aktiboak ere.
Gune honek Bioterran parte
hartzen duten kosmetikako stand guztien erakus-leihoa izan nahi du, produktu guztiek
ziurtagiria ekologikoa baitute.
Biobeautygunean aromaterapiari buruzko
hitzaldiak izango ditugu; aurpegiko eta gorputzeko zaintzak, etiketen
irakurketa, fitoterapia, baita kosmetikoak egiteko tailerrak ere, baltsamoak,
ukenduak eta maskak egiteko, algak eta itsasoko ura, mineralak eta gure
azalarentzako propietateak; ecobeauty errutina, aurpegi distiratsua, osasuntsua
eta argia izateko; masajeak eta esku-terapiak; baltsamoak eta ukenduak; zure
sukaldea, edertasun iturri; zaindu zure ilea; oliba-olioa, gure urre likidoa;
edo eguzkitarako babesa, ezezagun hori. Sektoreko profesionalentzat kosmetikoak
aplikatzen erakutsiko da, mezu eta terapia naturalekin konbinatuaz. Jendea
erakarri nahi da, oro har, eta kosmetika ekologikoaren alorrean beren ezagutzak
areagotu nahi dituzten sektoreko profesionalak ere bai, edergintzakoak, spa
guneetakoak, fisioterapeutak, masajistak eta naturopatak.