lunes, 18 de noviembre de 2013

Esukal Kostaldeko Eguberrietako Azoka


Koomertzializazioa bukatu ondoren, hasi da atzerako kontaketa Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokarako




  • Azoka inauguratzeko hiru aste geratzen direnean, erakusketa-tokiaren %100 saldua du azokak
  • Aurten, 120 erakusketarik parte hartuko dute, 2012an baino ia %50 gehiago
  • Azoka abenduaren 6tik 8ra izango da Ficoban
  • Azokarekin batera, Irungo Artisautza Erakusketaren laugarren edizioa izango da, Gabiltzak antolatuta

Erakusketariek berriz bultzatu dute Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka, beste edizio bat eginez, eta aurten 119 erakusketari izango dira bertan. Kopuru garrantzitsua da, %49ko hazkuntza da 2012. urtekoarekiko, eta aukera emango du Ficobara datozen milaka bisitariei proposatzen zaien eskaintzaren kalitatea eta kopurua hobetzeko.
Eskaintzan sartzen direnak: elikadura eta gastronomia, edergintza eta osasuna, dekorazioa, turismoa, asiai eta denbora librea, artisautza, moda eta osagarriak, etxeko gauzak, ibilgailuak, zerbitzuak …

Erakusketa-eskaintza gehitzeaz gainera, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan, aurten, inoiz baino jarduera gehiago egingo dira. Helduentzako eta umeentzako dastaketa-tailerrak Idiazabal gaztari, sagardoari edo Tolosako babarrunei eskeiniak; eguberrietan mahaiak eta kupcake-ak dekoratzeko ikastaroak; kontzertuak, Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik; txalo egiteko tailerrak; txakurrak hezteko erakustaldiak; puzgarriak, jolasak; txokolatada; azokako standetan gastatzeko 125 euroko txartel baten zozketa egunero…

Ficobaren X. urteurrena ospatzen dela eta, Renault Twingo bat zozkatuko da bisitarien artean, Irungo Renault Gaursa enpresak babestuta.


http://expo.ficoba.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario