Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka,
erakusleiho
bat Gipuzkoako merkataritzarentzat
Euskal Kostaldeko Eguberrietako
Azoka jendetsuena da Ficoban egiten diren azoken artean. Urtean 20.000 bat bisitarirekin, erakusketa gunearen %50
saldu da dagoeneko, bi hilabete falta direla oraindik. Datu horiek oso
positiboak dira kontutan hartzen bada azokaren helburua dela erakusketa gunea
zabaltzea eta, beraz, bisitarientzako eskaintza ere bai.
Erakusketari kopuru handiago erakartzeko,
komertzializazio kanpaina bat egin da; horren arabera, gipuzkoar komertzioen
kasuan abantailak ematen dizkieten baldintza batzuk ezarri dira Euskal
Kostaldeko Eguberrietako Azokan erakustera animatzeko. “Bertako eta Gipuzkoako
komertzioaren presentzia eratzen du azokaren nortasuna— komentatu du Mónica
Alday azokako zuzendariak — hortik dator Ficoban txikikazko merkataritza eta
hamar langile baino gutxiagoko enpresak erakartzeko egiten ari garen ahalegin
berezia, oso prezio erakargarriekin, aurreko edizioetakoak baino baxuagoekin”.
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren edizio berri
honetara datozen erakusketariek Gipuzkoako txoko guztietatik etorritako milaka
eroslegairekin kontatzeko eragingarria izango dute, gainera, horiez gain
Bidasoko beste aldeko %6 bisitari erei zango dira.
Bisitariek
eskaintza ugari aurkituko dute: elikadura eta gastronomia, osasuna eta
edertasuna, dekorazioa, turismoa, aisialdia eta denbora librea, artisautza,
moda eta osagarriak, etxeko gauzak, ibilgailuak, zerbitzuak eta abar.
Eguberrietako
Azokaren beste eragingarri batzuk
Iaz izandako arrakastaren ondoren, azokan parte hartzea
erabaki duten elkarteen eta GKE-en kopurua handiagotu egin da; horrela beren
jardueraren berri emango diete azoka bisitatzen duten milaka pertsonei. Haiek
guztiek Elkartuz ekimenean parte hartuko dute; horren bidez balioak eta
elkartasunezko edukiak zein eduki sozialak emango zaizkio azokari.
Elkarte eta GKE-en presentzia beste eragingarri bat da Euskal Kostaldeko Eguberrietako
Azoka bisitatzeko bai edukien ikuspegitik bai proposatuko diren jardueren
ikuspegitik.
Bestalde,ohi den bezala, Irungo Artisautza Erakusketaren
laugarren edizioa egingo da azoka egiten den bitartean. Ekitaldi horrek
erakusketari gehiago iragartzen ditu eta bere eragin eremua handiagotu du Gipuzkoatik
kanpoko artisauei hitzordura etortzeko gonbidatuz.
http://expo.ficoba.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario