Bioterra 2013: hamargarren edizioa eta errekorra
Bioterraren hamargarren edizioak
balantze bikainarekin itxi ditu ateak. Guztira, 15.502 lagun etorri dira
asteburu honetan Ficobara, azokaren eskaintza gozatzera. Kopuru hori %55
gehiago da iazko bisitari-kopuruarekin alderatuta. Igandean izan zen jende
gehien, 7.399 bisitari; larunbatean, berriz, 6.399, eta ostiralean, 1.704.
Bisitarien datuen amaierako azterketa egin gabe dago, baina lehenengo
begirada batek baieztatzen du jatorri askotatik etorri dela jendea eta
Bioterrak gaitasuna duela Euskadi osotik eta ondoko beste lurralde batzuetatik
ere bisitariak erakartzeko; esaterako, Nafarroatik edo Errioxatik; zalantzarik
gabe, bisitari gipuzkoarrak jarraitzen du azokako protagonista izaten.
Jende asko etorri izana, jakina, oso ondo baloratu dute erakusketariek, eta
baita egindako salmentak ere, sektore ekologikoa “sasoian dagoela” erakutsi
baitute. Erakusketariek, era berean, balioan jarri nahi izan dute
bisitari-perfil berri bat erakartzeko Bioterrak egin duen ahalegina ere. Sarrera
doan izateak ahalbidetu egin du Bioterrareko ohizko bisitariez gainera bisitari
berriak ere etortzea. Hurrengo edizioetarako helburua da Bioterrara lehen aldiz
etorri den jende horren multzo bat behintzat leial bihurtzea.
Azokako jarduera paraleloetara ere heldu da jendetzaren arrakasta; bereziki
pabiloietan bertan egin direnetara.
Aurrekoa eta
ongorengoa markatzen duen edizioa
Bioterra 2013 ia erabat bete da bai erkusketari-kopuraren aldetik (141) bai
bisitari-kopuruaren aldetik (15.502). Nahiz eta oraindik ere hazteko tarterik
badagoen, azokak, dagoeneko, apustua egin du beste proposamen batzuetatik
bereiziko duten helburu kualitatiboen alde, betiere erakusketarientzat eta
bisitarientzat kalitate plusa eskainiz; horiek Bioterraren hurrengo edizioa
hurbildu ahal zehaztuko dira.
Bestalde, Bioterra 2013k lortutako emaitza onek Ficobak osotasunean daraman
ibilbide positiboa berresten dute, eta baita aurtengo ekitaldirako aukera onak
ere, eta Euskadiko jende askoko azoketan Ficoba erreferentzi gisa finkatu dela
ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario