lunes, 24 de junio de 2013

Azoka berriak

Ficoba Fundazioak eta FF Global Events-ek akordio bat sinatu dute datozen lau urteetan 17 azoka antolatzeko


Ficobak bere eskaintza handitzen jarraitzen du, FF Global Events enpresarekin akordioa lortuta. Guztira, beste 17 azoka izango dira datozen lau urteetan Ficobaren azoka-eskaintza gero eta handiagora gehituko direnak. Akordioak aukera emango du Ficobaren azoka-proposamenen edukia dibertsifikatzeko ere, Stock Irun, Habitat Expo Hogar eta Expo Baby azokak eginda.

Stock Irun urriaren 11tik 13ra egingo da Ficoban. Azoka horren asmoa da bisitaria eskaintza zabal baten bidez erakartzea, prezio onenak jarrita eta artikulu ugari ekarrita; hala nola, osagarriak, oinetakoak, etxea, kirola, informatika, larrugintza, optika eta abar eta abar. Azoka hau FF Global Eventsek antolatutako antzeko proposamen arrakastarekin bermatuta dago, horien artean, Euskadiko, Zaragozako edo Logroñoko Stock.

2014an, dagoeneko, aurreikusita dago Habitat Expo Hogar eta Expo Baby gehitzea Ficobaren azoka-egutegira. Habitat Expo Hogar FF Global Eventsen azoka-proposamen berri bat da, jende orori zuzendua, eta erakusketari-aukera zabala bilduko du Ficoban, etxearekin zerikusia duten gauzak erakusteko: altzariak, ehungintzakoak, etxeko tresna elektrikoak, obrak eta erreformak, segurtasuna eta finantza-erakundeak. Bisitariak dibertsitate handiko eta kalitatezko gaiak aurkituko ditu prezio bikainetan gune bakar batean.

 
Expo Baby ere azoka sortu berria da, eta helburua du haurrari eta familiari eskainitako azoka bat bihurtzea, erreferentzia nazionala izango duena, eta geroko gurasoek eta etxean jada umeak dituzten familiek beharrezko guztia aurkituko dute amatasuna eta familia dakarren etapa berri horri ekiteko.


Lankidetza-akordio hau azoka zabaltzeko eta Estatuko gainerako azoka-antolatzaileak erakartzeko Ficobaren estrategiaren markoan dago. Horretarako, Ficobak artikulatu duen diskurtsoan, berez dituen lehiakortasun-abantailak Gipuzkoakoekin batzen dira, Estatuko adierazle sozioekonomiko onenetakoak dituen lurraldea den aldetik. Horrek esan nahi du erosteko ahalmen handia dagoela eta arrakasta-bermea dela ekitaldi-antolatzaileentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario