Ficoba Fundazioak eta
FF Global Events-ek akordio bat sinatu dute datozen lau urteetan 17 azoka
antolatzeko
Ficobak bere eskaintza handitzen jarraitzen du, FF Global Events
enpresarekin akordioa lortuta. Guztira, beste 17
azoka izango dira datozen lau urteetan Ficobaren azoka-eskaintza gero eta
handiagora gehituko direnak. Akordioak aukera emango du Ficobaren
azoka-proposamenen edukia dibertsifikatzeko ere, Stock Irun, Habitat Expo Hogar eta Expo Baby azokak eginda.
Stock Irun urriaren
11tik 13ra egingo da Ficoban. Azoka horren asmoa da
bisitaria eskaintza zabal baten bidez erakartzea, prezio onenak jarrita eta
artikulu ugari ekarrita; hala nola, osagarriak, oinetakoak, etxea, kirola,
informatika, larrugintza, optika eta abar eta abar. Azoka hau FF Global
Eventsek antolatutako antzeko proposamen arrakastarekin bermatuta dago, horien
artean, Euskadiko, Zaragozako edo Logroñoko Stock.
2014an, dagoeneko, aurreikusita dago Habitat
Expo Hogar eta Expo Baby gehitzea Ficobaren azoka-egutegira. Habitat Expo Hogar FF Global Eventsen
azoka-proposamen berri bat da, jende orori zuzendua, eta erakusketari-aukera
zabala bilduko du Ficoban, etxearekin zerikusia duten gauzak erakusteko: altzariak,
ehungintzakoak, etxeko tresna elektrikoak, obrak eta erreformak, segurtasuna
eta finantza-erakundeak. Bisitariak dibertsitate handiko eta kalitatezko gaiak
aurkituko ditu prezio bikainetan gune bakar batean.
Expo Baby ere azoka sortu berria da, eta helburua du haurrari eta familiari eskainitako azoka bat bihurtzea, erreferentzia nazionala izango duena, eta geroko gurasoek eta etxean jada umeak dituzten familiek beharrezko guztia aurkituko dute amatasuna eta familia dakarren etapa berri horri ekiteko.
Lankidetza-akordio hau azoka zabaltzeko eta Estatuko gainerako
azoka-antolatzaileak erakartzeko Ficobaren estrategiaren markoan dago. Horretarako,
Ficobak artikulatu duen diskurtsoan, berez dituen lehiakortasun-abantailak
Gipuzkoakoekin batzen dira, Estatuko adierazle sozioekonomiko onenetakoak
dituen lurraldea den aldetik. Horrek esan nahi du erosteko ahalmen handia dagoela
eta arrakasta-bermea dela ekitaldi-antolatzaileentzat.