miércoles, 8 de agosto de 2012

FIDMA Y EL BOCADILLO DE CALAMARES

Astelehenean FIDMA bisitatu genuen EUSKAL KOSTALDEKO GABONETAKO AZOKArako erakusketariak lortzeko asmoz. FIDMA Feria Internacional de Muestras de Asturias da, azoka sektoreanitza, Gijonen, abuztuaren 4tik 19ra, bere 56. edizioa ozpatzen duena, 2000 erakusketari eta 700.000 bisitarikin.

FIDMAren bi ezaugarri azpimarkatuko nuke. Alde batetik erakusketarien dibertsitatea eta bestaldetik hiriarekin duen lotura. Dibertsitatea aipatzerakoan erakusketariaren jatorriaz ari naiz. Italiarrak, Indiar eta Afrikar ugari daude beraien herrialdeetako artisau eta produktuekin. Gijongo komertzio eta enpresa ugarik ere beraien produktuak aurkezten dituzte Espainia osoko beste enpresa askorekin batera. Instituzioen presentzia ere ez da falta (Gijongo udaletxea, Gijongo Ganbera, Asturiasko Gobernua), bertako kutxarena ere ez (CajaAstur) eta bestelako elkarte eta ONG-ak ere bertan daude, UGT sindikatua edo WWF ingurugiro babeslea. Argi dago guzti hauek, hangoek eta hemengoek, kanpokoek eta herrikoek, instituzioek, komertzioek, distributzaile eta fabrikatzaileek aukera ezin paregabetzat hartu dutela FIDMAn parte hartzea.

FIDMAk Gijon hiria eta Asturiasekin daukan lotura ere bortitza da. Asturias osoan ezagutzen dute azoka eta bertakotzat daukate, beraien lurreko ezaugarritzat alegia, sagardoa eta gaita bezala ia. Berez ohituratzat hartu da, ia tradiziotzat, kalamar bokata jatera FIDMAra joatea.  

EUSKAL KOSTALDEKOGABONETAko AZOKAren izatea FIDMAren berdina da. Oraindik bere gaztetasuna bizi du (7. edizioa oraindik), badakigu. Baina lanaren eta kudeaketa egokiaren poderíoz EUSKAL KOSTALDEKO GABONETAko AZOKAren izate hori zabaltzea dugu helburutzat bai Irunen, Bidasoalde eta Gipuzkoa osoan,  Instituzio, enpresa, komertzio eta kaleko gendearen artean. Eta horrela, etorkizunean, gendea FICOBAra etorriko da “kalamar bokata” jatera.  

1 comentario:

  1. Reading this gave me a lot to think about in terms of how strong connections between people, places, and shared experiences are built over time. The way tradition, diversity, and local identity come together shows how consistent effort can turn an event into something meaningful for the wider community,. As a student, I often look at examples like this while balancing studies and responsibilities, especially during busy periods when managing everything feels overwhelming and thoughts like pay someone to do my assignment briefly cross my mind and still, stories like this are motivating and highlight how patience, planning, and involvement can create long lasting impact.

    ResponderEliminar