Bioterra 2012, 10.000 bisitari ingururekin, azokaren edizio jendetsuena
bihurtu da
Hiru azoka-egun eman ondoren, ekainaren
1etik 3ra, Bioterra 2012k itxi ditu ateak.
Eta oso balantze positiboarekin egin
du; izan ere, hazi egin baitira bai bisitarien kopurua bai erakusketariena, eta
horrela, oraindik ere gehiago sendotu dute Ficoba
Fundazioak bultzatzen duen Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia
Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azoka hau.
Horrela, erakusketariak %7
gehitu dira, 116tik 125era igaroz; bisitari-kopurua, berriz, %7,2 hazi da,
9.971era iristeraino. Datu horiek baieztatu egiten dute 2008an agerian jarri
zen Bioterraren hazteko eta sendotzeko joera, erakusketari eta bisitari dezente
gehiago izan baitira. “Bitxia da, esan du Ficoba ko
gerente Ander Sarratea k, azokaren
igoera krisiaren hasierarekin batera gertatzea. Uste dugu ez dela kasualitatea,
baizik eta alderantziz. Krisiak balioan jarri ditu eredu ekonomiko
alternatiboak, Bioterrak erakusketariei eta jende orori eskaintzen dizkien
proposamenak bezalakoak.
Datuak garrantzitsuak dira, baina Monica
Alday k azokaren aurkezpenean adierazi zuen bezala, Bioterrak
soilik hazkuntzaz hitz egiteari utzi nahi dio, nahiz eta oraindik hartarako
margenik badagoen, eta eskaintzaren kalitatearen hobekuntzan eta aukeran
ardaztu nahi du. Helburu horretan egin da Bioterraren edizio honetako bidearen
zati bat. “Horrela ikusi dute erakusketariek eta bisitariek, oso pozik geratu
baitira azokako hiru guneetan aurkitu duten eskaintzaren aukerarekin,
kopuruarekin eta kalitatearekin, bai Geobaten (bioerainkuntza), bai Naturallen
(terapia naturalak eta osasuna) bai Bioterran (produktu eta zerbitzu erabat
ekologikoak)”, esan du Bioterrako zuzendariak.
Bioterrako arduradunak ere pozik agertu dira azokaren
hiru egun hauetan garatu diren 50 dibulgazio-jarduerek izan duten
jarraipenagatik. Hitzordu honen funtsezko alderdia da helburu nagusietako bat
dibulgazioa izatea.
Azkenik, nabarmen daiteke Ficoba
jarduerei eta fakturazioari dagokienez aurtengo lehenengo seihileko honetan
erregistratzen ari den bide positiboaren markoan kokatu behar direla Bioterrak
izandako emaitza onak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario