Orain dela egun pare bat Berrikuntzari buruzko artikulu bat irakurri nuen, María Pascual de Zuluetak idatzia Estrategia Empresarial-en, zera zioena: “aldatzea gure eginbeharra da, enpresan aldaketa eragiten laguntzeko”. Gogoeta honek beste hau eragin zidan:
“Gure egitekoa da komunikazioa sustatzea, enpresek uler dezaten zenbaterainoko garrantzia duen”.
Premisa hori aintzat harturik, egunotan ari gara prestatzen ABLA, Komunikazioaren, Marketinaren, Diseinuaren eta Euskarrien azokaren hirugarren edizioa. Proiektu honek sekulako pozak ekartzen dizkigu Ficoban lan egiten dugunoi eta Ficobakoak ez direnen artean, berriz, berotasuna eta indiferentzia sortzen du.
ABLA-ren helburuak 3 dira:
1- Gure inguruko enpresekin komunikazioa sustatzea, produktu hauek oraindik “kontsumitzen” ez dituztenak kontsumitzen has daitezen, eta dagoeneko egiten dutenek beren “kontsumoa” areagotu dezaten. Alegia, tarta handiagoa egitea, denon onerako.
2-Sektoreko profesionalei topagune bat eskaintzea, esperientziak trukatzeko, ikasteko eta trebatzeko, gauza berriak ezagutzeko eta elkarrekin harremanetan jartzeko.
3-Komunikazio alorreko profesional guztiei negozio-plataforma bat proposatzea, bere zentzurik zabalenean hartuta: arte grafikoak, publizitatea, marketina, ikus-entzunezkoak, multimedia, argazkigintza, eta abar.
Lehen esaten nuen bezala, proiektu hau erakargarri gertatzen da profesional askorentzat; beste askorentzat, berriz, interesik ez du. EAEan eta Nafarroan arte grafikoetako profesional ezagun ugari dago eta saritutako publizitate-agentzia mordo ederra. Testuinguru honetan logikoa zera litzateke, honelako ekitaldi batek sektoreko profesional guztien (eta are erakundeena ere) atxikimendua eta babesa sortzea; izan ere, Gipuzkoan eta EAEan erreferentzia-ekitaldi bat izateak lituzkeen abantailek are onura gehiago ekarriko bailieke sektoreko eta inguruko operadoreei.
Guztien ahalegina batu eta kontzentratu beharrean, ordea, enpresa bakar batek antolatutako eta publiko berari baina data desberdinetan zuzendutako ekitaldi partikularrera jotzen da, hitzaldira, jardunaldietara, mahai-ingurura, eta horrelakoetara; eta horrela jokatuta publikoa banatu egiten da, ezinezkoa gertatzen baitzaio ekitaldi guztietara joatea.
Sektorea bat eginda balego, konzentratuta, guztiek norabide bera izango balute, erreferentzia izatea lortuko luke ABLA estatu mailan, eta baita Bidasoaz bestalde ere; izan ere, han Gipuzkoako eta Nafarroako arte grafikoek betidanik izan baitute pisu garrantzitsua.
Eta horrelako ekitaldi batek indarberritu egingo luke sektorea, berarentzako negozio-aukerak sortuko lituzke, bezero berriak ekarriko lituzke eta ingurunean —ondorioz— eragin garrantzitsua izango luke. Horixe da hain zuzen Ficobak lortu nahi duena ABLA -ren bidez.

No hay comentarios:
Publicar un comentario