Bioterrak 12.830 bisitarirekin itxi du bere XIV. edizioa,
2016an % 15 gehiagorekin
2017ko Bioterrak % 15 bisitari
gehiagorekin itxi ditu bere ateak. Eta, beraz, edizio honek publikoaren babes
handiagoa izan du, eta sarrera doakoa izan zen urteetan soilik izan da bisitari
gehiago, 2013an, azokaren hamargarren urteurrena ospatzeko, eta 2015ean.
Bisitarien jatorriari dagokionez, gehienak gipuzkoarrak izan dira (% 73) eta,
ondoren hurrenez hurren, frantsesak (% 11), bizkaitarrak (%7) eta nafarrak (%
6).
Bioterrak emaitza ona izan da,
halaber, erakusketarien aldetik ere, Ficobako hiru pabiloitako 170 standak bete
baitituzte. Bioterrarekin batera egin diren 70 jarduerek baino gehiagok
publikoaren arreta bereganatu dute. Nabarmentzekoak dira, esaterako,
"Eraikiz Gunea" gisako proposamen berria, energia berriztagarriekin
eta bioeraikuntzarekin lotutako eta ekonomia berdeko enpresa-erakusketariei
bideratutako Geobat izeneko hitzaldi-gunea; edo igandean egin zen eta toki
guztiak bete zituen "Yoga day". Bioterraza edo BioBeaty kosmetikari,
elikadurari, osasunari eta ongizateari zuzendutako guneetan iaz gehitu ziren
ekitaldiak eskubide osoko kide bihurtu dira Bioterrako eskaintzan, publikoak
oso ongi hartu baititu.
“Beste urte batez
Bioterraren balantze oso positiboa egin behar dugu. Helburuak lortu ditugu
azokaren merkaturatzeari eta bisitari kopuruari dagokionez. Gainera, ohartu
gara Bioterra gerturatzen direnak denbora gehiago igarotzen dutela, eta beraz,
agerian geratzen da azokan aurkitzen dituzten proposamenekiko interesa.
Bioterraren programako jarduera guztietan izan den parte hartze handiak ere
islatzen du interes hori. Gainera, Bioterrarako txartel bereziak izan duen
harrera ona ere nabarmendu nahi da. Kostu murriztua eta azokarako sarrera doan
zituen eta Lasarte-Hendaia lineako erabiltzaileek erabil zezaketen Euskotrenekin
lortutako akordioari esker”.
http://bioterra.ficoba.org