300 autotik gora salduta eta 9.000
bisitari, Ficoauto 2016 azokaren balantzea
Asteburu
honetan, Ficoautoren laugarren
edizioa egin da Ficoban, eta datuak ikusita, balantza aparta lortu du. 9.000 lagunetik gora izan dira Ficoban, eta aukera izan
dute 1.000 ibilgailu ingururen gaineko eskaintza bat eskuratzeko.
Aurten, salmentak bereziki animatuta egon dira, eta
azokaren hiru egunetan, hirurehun trantsaziotik gora itxi dira, hiru milioi
euro inguruko balioan. Kopuru
hori, gainera, igo egin ohi da azoka egin ondorengo egunetan ixten diren
eragiketekin.
Erakusketariek ere Ficoautoren balantze positiboa egin dute. Salmenta ugari zehaztu dira, batez ere, ibilgailu
erabiliena eta "0" kilometrokoena, eta baita premiun markena ere;
horiek aurtengo azokaren berritasunetako bat izan ziren.
Bestalde, jendea Gipuzkoako bazter guztietatik etorri da
nagusiki, baina baita ondoko lurraldeetatik ere (Bizkaia, Iparralde eta
Nafarroa), eta eskaintza zabala eta bisita bakar batean ikusteko aukera
baloratu dute bereziki.
Ficobak eta Diario Vascok
antolatzen duten Ficoautoren IV. edizio honek 10.000 m2-tik gorako
erakusketa-eremua eskaini dio bisitariari, eta bertan, segmentu, gama eta mota
guztietako ibilgailuak aurkitu ahal izan ditu: erdiberriak, gerentziako ibilgailuak, 0 kilometrokoak, flotetatik eta
renting-etik datozenak, urteko prezio onenetan. Kontzesionarioez eta auto-salmenta beraz gainera, Ficoauton, alokatzekoen,
autokarabanen, autoeskolen eta abarren erakustokiak ere.
www.ficoauto.es
The fourth edition of Ficoauto presented an impressive array of automotive innovations that attracted considerable attention from industry experts and enthusiasts. This year's event, which focused on sustainability and cutting-edge technology, and I need a research proposal buy online because need an expert is my first priority. highlighted the growing trend towards environmentally friendly vehicles. Whether you're looking for a {research proposal to buy online} or just checking out the latest developments, Ficoauto's scenario publication is impossible.
ResponderEliminar