Lehenengo edizioaren harrera ona ikusita, Uhinak Klima eta Itsasertz
Aldaketaren Kongresuak jarraipena berretsi du
Ficobak lehen urratsa
egin du Uhinakekin, kongresuen bultzatzaile eta antolatzaile gisa. AZTIrekin batera antolatutako Klima eta Itsasertz Aldaketaren kongresuaren
lehen edizio honek izan duen arrakastak Uhinaken jarraipena ziurtatzen du. Datozen edizioetan –haren aldizkakotasuna aurki baieztatuko da– Uhinakek,
besteak beste, honako helburu hauek izango ditu: haztea –klima-aldaketak
eragindako eremu geografiko berriak sartuz eta txostengile berriak ekarriz, eta
arreta berezia jarriz enpresen sektorea tartean sar dadin, izan ere sektore
horrek gauzatu beharko baititu azken batean itsasoaren maila handitzeari aurre
egiteko zehazten diren jarduketak– eta oraindik ere instituzioen inplikazio
handiagoa lortzea.
Adolfo Uriarte AZTIko Itsas Ikerketako Atalaren Balioko zuzendariak
kongresuaren amaieran adierazi zuen bezala, "egungo testuinguruan, zaila
zen Uhinak bezalako kongresu bat antolatzea, ekitaldi asko egiten baitira
itsasoari lotuta, baina unea zen klima-aldaketari modu serioan ekiteko”.
Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerenteak adierazi du mugaz gaindiko
izaerakoa izatea dela kongresuak asmatu duen gauzetako bat. “Klima-aldaketaren gertakariak ez du mugarik ezagutzen; horregatik, mugaz
gaindiko ekitaldi baten aldeko apustua egin dugu kontzeptu zabal batetik
begiratuta. Jakina, Uhinaken gaiagatik, baina
Bidasoa ibaiaren bi ertzetako instituzioen kolaborazioa ere izan dugu. Uste dut esan dezakegula benetan mugaz gaindiko kongresua izan dela.”
Uhinak Klima eta Itsasertz aldaketari buruzko Kongresuak nazioko eta
nazioarteko 140 aditutik gora bildu ditu Ficobako bi jardunaldietan. Horiek
planteamendu aktibo baten ikuspegitik aztertu dituzte gure kostaldeak (Euskadi
eta Akitania) prestatzeko egin behar diren jardunbideak, datozen urteetan
klima-aldaketak ziurrenik izango dituen ondorioei aurre egite aldera. Sinergiak eta kolaborazio-dinamikak sortzea itsasertzaren kudeaketan eta
mantentzean.
Instituzioen laguntza
Honako hauek izan dira Uhinak lagundu dutenak: Eusko Jaurlaritza,
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Conseil Départemental des Pyrénées Atlantiques, el
Conseil Régional d`Aquitaine eta Aglomeración Sud Pays Basque, baita San
Sebastián Turismo&Convention Bureau eta Basquetour ere. Instituzio horiek ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute, ulertzen baitute
klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu behar diren
neurriek aukera sortu dezaketela garapen jasangarria gauzatuz itsasertza
zaintzeko eta ustiatzeko.