miércoles, 7 de enero de 2015

Eguberrietako Haur Parkea

Ficobako EHPk itxi du bere ediziorik jendetsuena, 15.000 bisitari baino gehiagorekin

Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra, Ficobako EHPk Gipuzkoa osoko 15.164 haurrei egin die harrera. %31,8 bisitari gehiago iazko 11.500 bisitarien aldean. Etortze handia izan da EHP irekita egon den hamar egunetan, baina azpimarratzekoa da urtarrilaren 2koa, 1.820 bisitarirekin.

Ficobako EHPk edukiera mugatu bat dauka eta horren xedea da hara joaten direnek erosotasunez disfrutatzea egiten zaizkien jolasteko proposamenekin eta proposamen didaktikoekin. Aurten lortu diren zifren arabera, Ficobako instalazioetan batera bildu ahal den bisitarien muga-kopurura iristen ari gara gaur egun dagoen irekiera ordutegiarekin, zeina bakarrik arratsaldekoa baita.

Ohi den bezala, EHP Gipuzkoako bazter guztietako familiak erakartzen dituen jarduera bat da. Ildo horretatik azpimarratu behar da Txinguditik (%43) eta horren ondoren, Donostialdeatik (%24) eta Oarsoaldeatik (%18) etorri direla bisitari gehienak. %7 Iparraldetik hurbildu da.

Aurten ere EHPko bisitariek instalazioen erosotasuna azpimarratu dute, bai haurrentzat bai laguntzaileentzat, baita apenas ilararik ez egotea ere eta, jakina, aparkalekua doan izatea autoz iristen direnentzat eta "topoa" hurbil egotea garraio publikoa aukeratzen dutenentzat.


No hay comentarios:

Publicar un comentario