Ficobako EHPk itxi du
bere ediziorik jendetsuena, 15.000 bisitari baino gehiagorekin
Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra, Ficobako
EHPk Gipuzkoa osoko 15.164 haurrei egin die harrera. %31,8 bisitari gehiago iazko 11.500 bisitarien aldean. Etortze handia izan da EHP irekita egon den hamar egunetan, baina
azpimarratzekoa da urtarrilaren 2koa, 1.820 bisitarirekin.
Ficobako EHPk edukiera mugatu bat dauka eta horren xedea da hara joaten
direnek erosotasunez disfrutatzea egiten zaizkien jolasteko proposamenekin eta
proposamen didaktikoekin. Aurten lortu
diren zifren arabera, Ficobako instalazioetan batera bildu ahal den bisitarien
muga-kopurura iristen ari gara gaur egun dagoen irekiera ordutegiarekin, zeina
bakarrik arratsaldekoa baita.
Ohi den bezala, EHP Gipuzkoako bazter guztietako familiak erakartzen dituen
jarduera bat da. Ildo horretatik azpimarratu behar
da Txinguditik (%43) eta horren ondoren, Donostialdeatik (%24) eta Oarsoaldeatik
(%18) etorri direla bisitari gehienak. %7 Iparraldetik hurbildu da.
Aurten ere EHPko bisitariek instalazioen erosotasuna azpimarratu dute, bai
haurrentzat bai laguntzaileentzat, baita apenas ilararik ez egotea ere eta,
jakina, aparkalekua doan izatea autoz iristen direnentzat eta "topoa"
hurbil egotea garraio publikoa aukeratzen dutenentzat.