lunes, 16 de diciembre de 2013

Gebonetako Azoka

Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak 18.000 bisitaritik gora izan ditu


Beste behin ere, helburu guztiak bete ditu Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak. Bagenekien erakusketa-kopurua %50 igo zela 2012koarekin alderatuta, eta orain, bisitarien erantzunaren datua daukagu. Guztira, 18.107 lagun bertaratu dira asteburu honetan erakustazokara. Iazkoaren oso antzeko kopurua, baina oso positiboa, kontuan hartzen bada Azokak egun bat gutxiago iraun duela zubi honetako egunak ere gutxiago izan direlako.



Poza hitzak laburbiltzen du ondoen azokako erakusketariek eta bisitariek izan dituzten sentipenak azaltzeko. Erakusketariek balorazio positiboa egin dute, azoka bisitari-kopuru handia erakartzeko gai delako eta ekimen berri batzuk ere abian jarri direlako, esaterako, doako parkinga edo jarduera paralelo gehiago egitea, asko animatu baitute azokako giroa.

Bestalde, bisitariek eskertu egin dute eskaintza gehiago egotea, parkinga doan izatea eta, umeekin etorri diren guztiek, jarduera paraleloetan entretenitzeko aukera izatea.

Oro har, asteburu osoan oso giro ona izan da erakustazokako pasilloetan, baina, ohi denez, igandean etorri zen jende gehien; 6.600 bisitari inguru.

Milioigarren bisitaria
Hala ere, larunbatean gertatu zen Ficobarentzako une gogoangarria; izan ere, milioigarren bisitaria izan zuen, 2003an jarduera hasi zuenetik. Gertaera garrantzitsu hori, gainera, eraskustazokaren hamargarren urteurrena betetzen den urte honetan gertatu da. Urteurrena ospatzeko, Ficoba hainbat jarduera egiten ari da bereak diren azoketan. Adibidez, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan, Renault Twingo bat zozkatu da. Ekimen horrek erabateko arrakasta izan du, eta milaka bisitarik parte hartu dute bertan.

Hurrengo hitzordua: Eguberrietako Haur Parkea
Eguberrietako Azokaren ondoren, Ficoban egingo den hurrengo hitzordu handia Eguberrietako Haur Parkea izango da. Abenduaren 22an, igandearekin, irekiko ditu ateak, eta urtarrilaren 4ra arte iraungo du.


6 comentarios:

  1. I admire your pride in your writing. You distinguish yourself from the great majority of other authors that advertise subpar content as a result. Since I totally concur with you and am interested in learning more, I appreciate you taking the time to discuss this. https://webdesignslash.com.au/logo-design-services/

    ResponderEliminar
  2. Thanks for sharing the information keep updating, looking forward to more post. Nice post ! I love its your site after reading ! thanks for sharing. Since I totally agree with you and am interested in learning I appreciate you taking the time to discuss this website.
    domestic violence protective order virginia
    Mutual Consent Divorce Maryland

    ResponderEliminar
  3. Write more high-quality articles

    ResponderEliminar
  4. The Basque Coast Christmas refers to a festive holiday celebration along the Basque Coast, a picturesque region known for its stunning landscapes and rich cultural heritage. Regarding your mention of using a camera for sewer lines, it seems like you might be referring to a different topic, possibly related to infrastructure or maintenance.

    ResponderEliminar