Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak 18.000 bisitaritik gora izan ditu
Beste behin ere, helburu guztiak bete ditu Euskal
Kostaldeko Eguberrietako Azokak. Bagenekien erakusketa-kopurua %50 igo zela 2012koarekin alderatuta, eta
orain, bisitarien erantzunaren datua daukagu. Guztira,
18.107 lagun bertaratu dira asteburu honetan erakustazokara. Iazkoaren oso antzeko kopurua, baina oso positiboa,
kontuan hartzen bada Azokak egun bat gutxiago iraun duela zubi honetako egunak
ere gutxiago izan direlako.
Poza hitzak laburbiltzen
du ondoen azokako erakusketariek eta bisitariek izan dituzten sentipenak
azaltzeko. Erakusketariek balorazio positiboa
egin dute, azoka bisitari-kopuru handia erakartzeko gai delako eta ekimen berri
batzuk ere abian jarri direlako, esaterako, doako parkinga edo jarduera
paralelo gehiago egitea, asko animatu baitute azokako giroa.
Bestalde, bisitariek
eskertu egin dute eskaintza gehiago egotea, parkinga doan izatea eta, umeekin
etorri diren guztiek, jarduera paraleloetan entretenitzeko aukera izatea.
Oro har, asteburu
osoan oso giro ona izan da erakustazokako pasilloetan, baina, ohi denez,
igandean etorri zen jende gehien; 6.600 bisitari inguru.
Milioigarren
bisitaria
Hala ere, larunbatean gertatu zen Ficobarentzako une
gogoangarria; izan ere, milioigarren bisitaria izan zuen, 2003an jarduera hasi
zuenetik. Gertaera garrantzitsu hori, gainera, eraskustazokaren hamargarren
urteurrena betetzen den urte honetan gertatu da. Urteurrena
ospatzeko, Ficoba hainbat jarduera egiten ari da bereak diren azoketan. Adibidez, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan,
Renault Twingo bat zozkatu da. Ekimen horrek
erabateko arrakasta izan du, eta milaka bisitarik parte hartu dute bertan.
Hurrengo
hitzordua: Eguberrietako Haur Parkea
Eguberrietako Azokaren ondoren, Ficoban egingo den
hurrengo hitzordu handia Eguberrietako Haur Parkea izango da. Abenduaren 22an,
igandearekin, irekiko ditu ateak, eta urtarrilaren 4ra arte iraungo du.