lunes, 22 de julio de 2013

Ficoba balantzea

Ficoba, barruti liderra Euskadiko jende orori zuzendutako ekitaldietan



Datozen hamabi hilabetetan jarduera asko egingo dira Ficoban publiko ororentzako 14 azoka eginda. Haietako batzuk berriak dira. Hori da Stock Outlet, Habitat Expohogar eta Expo Baby azoken kasua. Hiru erakusketa horiek gehituko dira Ficobara FF Global Events enpresarekin lortutako akordioaren ondoren; horrela, Guztira beste 17 saio egin ahalko dira datozen lau urteetan Ficobaren goranzko eskaintzara. (ikus eransten den azoka egutegia).

Azokaren eskaintzaren zabaltzea Ficobak azken hilabeteetan abian jarri duen marketin estrategiaren ondorioa da. Horren helburua da merkatua zabaltzea Estatuko gainerako azoka antolatzaileak erakarriz.

Bestalde, iaz Mendiexpok eta Sportjamen arteko itunak ekarri zituen emaitza onen ondoren –aire zabaleko kiroletako zaleek (Mendiexpo) eta hiriko kiroletako zaleek (Sportjam) batera egon ziren naturaltasuna eta arintasuna kontuan hartuta-, harreman horretan beste urrats bat ematea erabaki da. Horrela, Mendiexporen edukiak Sportjamen sartuko dira, eta hau aire zabaleko eta hiriko kirol guztietako erreferentzia marka izango da.

Lehen seihilekoa positiboan
2013ko seihilekoan jarduera era positiboan bilakatu da Ficoban. Salmentak %6,5 hazi dira, eta esplotazio kontsumoak %19 jaitsi dira: Hori dela eta lehen sei hilabete hauetako balantzeak esplotazio superabita eragin du.

Ekitaldi kopuruari dagokionez, Ficobak, gaur egun, 157 ekitaldi baieztatuta ditu 2013ko abenduaren 31 arte.


Azokak eta Erakusketak

%9

14

Bilerak

%48

75

Ekitaldiak

%41

64

Beste zenbait

%3

4

Ficobak publiko handiko ekitaldiak egiteko Euskadiko erreferentzia barruti gisa duen kokapena finkatu du. Orain erakustazokak datozen hilabeteei begirako helburua da ekitaldi profesionala eta erakundeetakoak hartzea.

2013ko uztailetik 2014ko uztailerako azoken egutegia
·         Alivinarte. Uztailak 12-14
·         III. Arteando, Arte Garaikidearen Nazioarteko Azoka, abuztuaren 7tik 11ra.
·         II. Expogrow 2013. Irailak 13-15
·         Stock Irun, urriak 11-13
·         VIII. Sportjam. Azaroak 16-17
·         Euskal Kostaldeko Eguberrietako VII. Azoka abenduak 6-8
·         Irungo III. Artisautza Azoka. abenduak 6-8
·         I. Zaharkinen Azoka, Erakusketa Handia. 2014
·         Nazioarteko VIII. Katu Erakusketa 2014
·         XXXV. Gipuzkoako Txakurren Erakusketa Nazioartekoa 2014
·         Irun Stock Outlet I. Azoka 2014
·         I. Habitat Expohogar. 2014
·         I. Expo Baby. 2014
·         XI. Bioterra 2014

* Egutegi honetan bakarrik jasotzen dira publiko ororentzako azokak

Beste ekitaldi batzuk

·         V. Naioarteko Kongresu Ebangelikoa. 2013 abuztua 23-25
·         Irun Zuzenean Kontzertua.  2013 urria
·         Beldur pasabidea. 2013 azaroa
·         Eguberrietako Haur Parkea. 2013 abendua-2014 urtarrila

·         Atlantiar Kongresua

1 comentario:

  1. The Ficoba balance sheet demonstrates a clear financial overview, but key areas require attention. Ensure consistent formatting, provide more detailed notes for unusual entries, and clarify ambiguous figures. Consider adding comparative data from prior periods for context. Double-check compliance with reporting standards to enhance accuracy and transparency for stakeholders.

    ResponderEliminar