Oraindik hilabete bat falta dela, erakusketa gune osoa saldua du dagoeneko
Bioterrak
Aurtengoa urte berezia da Bioterra
Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo
Arduratsuaren Azokarentzat, zeinak hamargarren edizioa ospatuko baitu. Eta
erakusketarien parte-hartze maila historiko batez ospatuko du, dagoeneko 130
enpresak baino gehiagok baieztatu baitute azokan egongo direla.
Erakusketa ataleko parte-hartze maila handiari Bioterrak bisitari-kopurua
handia gehitu nahi dio; horretarako, Ficobako pabiloietara ekologikoak diren
gaien eta iraunkortasunaren kulturan sartzen den publiko berria erakartzen
saiatuko da. Hori lortzeko, bi ildotan lan egin du Ficobak. Alde batetik,
ahalegin ekonomiko bat egin du publikoari doako sarrera oparitzeko eta,
bestetik, bereziki erakargarria den jarduera paraleloez osatutako programa bat
diseinatu du.
Zentzu horretan, jarduera programaren ezaugarria parte-hartzaile eta
praktiko izatea da, alegia eguneroko jarduera guztietan aplikagarria. Izan ere,
edizio honetarako programatu diren 70 bat jarduera horietatik, 48 izango dira
izaera praktikokoak.
Jarduera paralelo horietan ukituko diren gaiak askotarikoak dira. Ikastaro
bat emango da bizikletaren hiriko erabilerari buruz, EVEk antolatua;
ingurumeneko datuak mikrodon (tripulaziorik gabeko hegazkina) batez baliatuz
egingo da; moda kontsumitzaile arduratsua nola izan gaitezkeen ikasiko dugu,
baita nola aurreztu energia etxean ere, eta feng-shui aplikatzeari buruzko
hitzaldi praktiko bat eskainiko da, besteak beste.
Sukaldean produktu ekologikoekin
jakiak prestatzen ikasten
Nekazaritza ekologikoa izango da urtero bezala Bioterraren proposamen
nagusienetako bat. Oraingo honetan, berritasun gisa, produktu freskoari buruzko
azoka bat izango da. Baina, bestalde, elikagai horiek prestatzen ikasi ahalko
da Sukaldeanizeneko gunean; toki hori
Ficobako hirugarren pabiloian instalatuko da eta azokaren hiru egunetan hainbat
tailer egingo dira barazkiekin-eta edari naturalak prestatzeko, lurrunetan
prestatzen den sukaldaritzaren teknika, sukaldaritza begetarianoa edo pasta
freskoa egiten ikasteko.
Saborea Irun dastatu ekimena aurten Bioterrako jarduera programara gehituko da elikagai eta
produktu ekologikoekiko bi proposamenekin: klase-hitzaldiak eskainiko dira,
baita txokolate ekologikoari buruzko tailer bat ere, gurasoei eta umeei
zuzendua.
Tailer eta erakustaldien proposamenean makillaje biologikoari buruzko
hainbat master class eskainiko dira, baita nekazaritza ekologikorako hastapen
tailerrak eta txikienei zuzenduta birziklatzeko tailerrak ere.
Bestalde, arreta berezia eskainiko zaizkio ezagutza praktikoei Geobat gunean; toki horretan landuko
diren eremuak hauek dira: geobiologia, bioeraikuntza, energia berriztagarriak
eta gestio ekologikoa. Azoka egiten den bitartean, pertsona interesatuek jakin
ahalko dute nola funtzionatzen duen eguzki-ponpaketa sistema batek, zer den
kontsumo eraginkorra eraikin domotiko batean edo adobearekin lokatzezko horma
bat nola eraikitzen den ikasi ahalko dute.
Bioterraren hamar edizioko jarduera paraleloen programa ohiko hitzaldien
proposamenarekin osatuko da; Hitzaldi horietan, adituek ekologiarekin eta
iraunkortasunarekin lotuta dauden gaiak jorratuko dituzte hainbat
ikuspegitatik. Aurreko edizioetan bezala, programaren ezaugarria da bere
proposamenen ugaritasuna eta kalitatea.
http://bioterra.ficoba.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario