lunes, 16 de enero de 2017

Bioterra Ekitaldiak

Bioterrak etapa berri bati ekin dio azokaren osagarri diren ekitaldiak sustatuta




Bioterrak, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak hamahiru edizio egin ditu dagoeneko, eta orain, beste urrats bat egitea erabaki du ekologiaren eta jasangarritasunaren kultura zabaltzeko eskaintza aberaste aldera hartua duen konpromisoan. Lehen aldiz, Bioterrak azokaren beraren osagarri diren jarduerak bultzatuko ditu, horrela urte osoan jarraitutasuna emanez bere prestakuntza- eta dibulgazio-bokazioari.

Proposamen horietako lehenengoa “Akabera profesionaleko kosmetiko ekonaturalak egiteko oinarrizko printzipio eta trebetasunak” ikastaroa izango da. Otsailaren 4an egingo da Ficoban, Nuria Gavaldá adituaren eskutik. Proposamen hori Bioterraren azkeneko edizioan (2016ko ekainak 3-5) Biobeauty Guneak izan zuen arrakastaren ondorio zuzena da. Izan ere, gune horretan, kosmetikaren kontsumo jasangarriari buruzko informazioa eta dibulgazioa eskaini zen. Berritasun horrek agerian utzi zuen bisitariek zein profesionalek gehiago jakin nahi zutela ekonatural jatorriko produktu kosmetikoek sortzen dituzten onuren gainean; eta orain, Bioterrak, horren jakitun, ikastaro hori antolatu du kosmetiko ekonaturalen inguruan.

Gehiago jakin nahi duten sektoreko profesionalei nahiz autodidaktei zuzenduta dago ikastaroa, eta teorikoa eta praktikoa izango da.

Informazio gehiago eta izen ematea: http://bioterra.ficoba.org


ATAL TEORIKOA

I. KOSMETIKA EKONATURALARI BURUZKO GAI OROKORRAK
1. Zer dira kosmetikoak?
1.1. Zer dio legediak?
1.2. Gara al daiteke definizioa?
1.3. Zer hartuko dugu guk kosmetikotzat?
2. Zer dira kosmetiko ekonaturalak?
2.1. Kosmetika ekonaturalaren eta kosmetika arruntaren arteko aldeak
2.2. Kosmetika ekonatural ziurtatua

II. KOSMETIKO EKONATURALEN OINARRIZKO OSAGAIAK
1. Ura eta hidrolatoak
2. Landare-olioak
3. Oleatoak
4. Esentzia-olioak

III. BESTE OSAGAI BATZUK
1. Kontserbagarriak
2. Antioxidatzaileak

IV. FORMA KOSMETOLOGIKOEI BURUZKO HASTAPENAK
1. Zer dira forma kosmetologikoak?
2. Emultsioak
3. Gelak

ATAL PRAKTIKOA

a) OLIO KOSMETIKOAK
1. saio praktikoa: AURPEGIRAKO SERUM BAT FORMULATZEA

b) GEL KOSMETIKOAK
2. saio praktikoa: AURPEGIRAKO GEL BAT FORMULATZEA

c) KREMA KOSMETIKOAK

3. saio praktikoa: AURPEGIRAKO KREMA BAT FORMULATZEA

5 comentarios:

  1. Millions, we pay stable financial website No cheating history betflix and play

    ResponderEliminar
  2. I like the helpful info you provide in your articles. Good luck

    ResponderEliminar
  3. I genuinely enjjoy studying on this site, it holds excellent articles.

    ResponderEliminar
  4. I truly enjoy looking at on this web site, it contains fantastic articles

    ResponderEliminar
  5. Touche. Outstanding arguments. Keep up the amazing work.

    ResponderEliminar