Bioterrak
etapa berri bati ekin dio azokaren osagarri diren ekitaldiak sustatuta
Bioterrak,
Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo
Arduratsuaren Azokak hamahiru edizio egin ditu dagoeneko, eta orain, beste
urrats bat egitea erabaki du ekologiaren eta jasangarritasunaren kultura
zabaltzeko eskaintza aberaste aldera hartua duen konpromisoan. Lehen aldiz, Bioterrak azokaren beraren osagarri diren
jarduerak bultzatuko ditu, horrela urte osoan jarraitutasuna emanez bere
prestakuntza- eta dibulgazio-bokazioari.
Proposamen horietako lehenengoa “Akabera profesionaleko
kosmetiko ekonaturalak egiteko oinarrizko printzipio eta trebetasunak”
ikastaroa izango da. Otsailaren 4an egingo da Ficoban, Nuria Gavaldá adituaren
eskutik. Proposamen
hori Bioterraren azkeneko edizioan (2016ko ekainak 3-5) Biobeauty Guneak izan
zuen arrakastaren ondorio zuzena da. Izan ere, gune horretan, kosmetikaren
kontsumo jasangarriari buruzko informazioa eta dibulgazioa eskaini zen. Berritasun horrek agerian
utzi zuen bisitariek zein profesionalek gehiago jakin nahi zutela ekonatural
jatorriko produktu kosmetikoek sortzen dituzten onuren gainean; eta orain,
Bioterrak, horren jakitun, ikastaro hori antolatu du kosmetiko ekonaturalen
inguruan.
Gehiago jakin nahi duten sektoreko profesionalei nahiz autodidaktei
zuzenduta dago ikastaroa, eta teorikoa eta praktikoa izango da.
Informazio gehiago eta izen ematea: http://bioterra.ficoba.org
ATAL TEORIKOA
I. KOSMETIKA EKONATURALARI BURUZKO GAI
OROKORRAK
1. Zer dira kosmetikoak?
1.1. Zer dio legediak?
1.2. Gara al daiteke definizioa?
1.3. Zer hartuko dugu guk kosmetikotzat?
2. Zer dira kosmetiko ekonaturalak?
2.1. Kosmetika ekonaturalaren eta
kosmetika arruntaren arteko aldeak
2.2. Kosmetika ekonatural ziurtatua
II. KOSMETIKO
EKONATURALEN OINARRIZKO OSAGAIAK
1. Ura eta hidrolatoak
2. Landare-olioak
3. Oleatoak
4. Esentzia-olioak
III. BESTE
OSAGAI BATZUK
1. Kontserbagarriak
2. Antioxidatzaileak
IV. FORMA
KOSMETOLOGIKOEI BURUZKO HASTAPENAK
1. Zer dira forma kosmetologikoak?
2. Emultsioak
3. Gelak
ATAL PRAKTIKOA
a) OLIO KOSMETIKOAK
1. saio praktikoa: AURPEGIRAKO SERUM BAT FORMULATZEA
b) GEL KOSMETIKOAK
2. saio praktikoa: AURPEGIRAKO GEL BAT FORMULATZEA
c) KREMA KOSMETIKOAK
3. saio praktikoa: AURPEGIRAKO KREMA BAT FORMULATZEA