viernes, 15 de enero de 2016

Umetxoaren azoka

Gipuzkoako I. Umetxoaren Azoka Ficobako azoka-egutegian sartu da


Gipuzkoako lehenengo Haur Azoka merkataritzako eta dibulgazioko bi helbururekin dator Ficobara. Erakustazokako 3 pabiloian jarriko da erakusketa gunea, eta han, enpresa erakusketariek haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurtzaroaren sektorearekin zerikusia duten beren produktuen, zerbitzuen eta jardueren eskaintza erakutsiko diote jendeari. Moda, osasuna, puerikultura, gorputz-ariketa, aisia eta denbora librea, eta hezkuntza izango dira erakusketako eskaintzaren ardatz nagusia, guraso estreinatu berriek edo gurasogaiek merkatuak eskaintzen dituen azken berritasunak ezagutzeko aukera izan dezaten.
Horrekin batera, jarduera-programa bat ere garatuko da; hitzaldiak eta tailerrak egingo dira haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurraren inguruan.

Gune bereziki egokitua
Gurasoek eta haurrek azoka erosotasunez bisita dezaten, edoskitze-areto bat gaituko da sofekin, tronekin, biberoi-berotzekoekin, aldatzekoekin eta haur-higieneko gauzekin. Haurrentzako aisia-gune bat ere gaituko da, txikienak entretenitu daitezen (puzgarriak, jolasak eta tailerrak,...), eta kafetegia eta atsedengune bat ere egongo dira.

Sofeven
Sofeven, S.l Nafarroako enpresa bat da, eta jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen eta zerbitzuak osotasunean kudeatzen espezializatuta dago, dela partikularrentzat, dela profesional edo instituzioentzat. Sektorean esperientzia duen talde zabal batek osatuta, Sofevenek sustatzaile espezializatu gisa jarduten du azoketan, kongresuetan, gaikako eraskustazoketan eta horrelakoetan.

Ordutegia eta sarrera

Ostiralean, 16:30etik   20:30era.
Larunbatean eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
Helduek, 2€; umeek (12 urte arte) dohainik.
PARKINGA DOHAINIK


3 comentarios:

  1. Flipkart is Offering Cashback Offers Flipkart YES Cashback Offer You will get upto 75% Discount

    Flipkart is Offering Cashback Offers Flipkart Phonepe Cashback Offer You will get upto 75% Discount

    Flipkart is Offering Cashback Offers Flipkart Cashback Offer You will get upto 75% Discount

    Flipkart is one of the biggest world wide eCommerce Site so here you will getflipkart bank cashback offersso

    Flipkart is one of the biggest world wide eCommerce Site so here you will getFlipkart bank offersso

    Flipkart is one of the biggest world wide eCommerce Site flipkart cashback offersso

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar