miércoles, 2 de septiembre de 2015

Newsletter Uhinak

Klima-aldaketak gure kostaldean izan ditzakeen ondorioak axola zaizkion pertsona bazara, litekeena da Uhinak kongresua interesgarria iruditzea.

“Ekiteko mugitzen gara” goiburupean gauzatuko da urriaren 6-7an Irunen kokatuta dagoen Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan, Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko I. Kongresua Ramon Iribarren Memoriala.
Hurrengo bideoan, Adolfo Uriartek, Azti-ko Itsas Ikerketa Unitateko Balio-Garapen Zuzendariak, azaltzen du zergatik den beharrezkoa Uhinak bezalako kongresu baten antolakuntza.
 

Adolfo Uriarte AZTI, Uhinak2015
Watch the Video


Ez ezazu galdu kongresura bertaratzeko parada eta izena eman ezazu irailaren 15a baino lehen inskripzio aurreratuentzako prezio berezia izateko
 
 
Egitarau osoa kontsutatu dezakezu ondorengo estekan: 

Jarrai ezazu Uhinak kongresuaren inguruko berri guztiak #Uhinak2015 hashtag-az baliatuz

Jaso ezazu agur bero bat,

Uhinak kongresuko antolakuntza
www.uhinak.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario