Artekaña Euskadin
sektoreko erreferentziazko azoka bihurtzeko helburuarekin dator Ficobara
Ficoba hitzordu handi
bat bihurtuko da irailaren 20an artisau-garagardoaren zale direnentzat. Etengabeko ordutegian, 12:00etatik 02:00etara, bertaratzen direnek aukera
izango dute artisau-garagardo askotarikoak dastatzeko, baina, era berean,
jarduera ugari ere gozatu ahal izango dituzte. Azokan, animazioa izango da egun osoan: musika-emanaldiak zuzenean, dastaketak eta elkartzeak, tailerrak,
artisau-garagardo loteen zozketak, gastronomia... eta, horrekin batera,
vinilo-diskoaren azoka ere egingo da.
Sarrerak 5 euro balio
izango du. Prezio horretan, azokako edalontzi
ofiziala eta kaña erdia sartuta daude. Edalontziak serigrafiatuta egongo dira, eta 2 euroraino bitarteko
garagardoak dastatu ahal izango dira.
Azokan, epaimahai espezializatu batek eta bertaratzen den jendeak garagardo
gogokoena bozkatuko dute. Horrenbestez,
Epaimahaiaren saria bere estilora ondoen egokitzen den garagardoari emango
diote, eta Jendearen saria, bertaratuek aukeratutako artisau-garagardo onenarentzat
izango da.
Artekaña azoka, dagoeneko, arrakastaz egin izan da Valladoliden, bi
ediziotan. Orain, sustatzaileek ekitaldia
Euskadira ekartzea erabaki dute; izan ere, beste leku askotan bezala, hemen
ere, artisau-garagardoak gero eta onarpen handiagoa dauka merkatuan. Horregatik, azokak erabat izaera ludikoa duen arren, asmoa ere badakar
Ficobara artisau-garagardoa sustatzen, saltzen eta haien markak tokia egiten
laguntzen duen tresna ere izateko, eta, era berean, merkatu-bide berriak
irekitzeko parte hartzen duten erakusketarientzat. Era berean, Artekañak foro bat bihurtu nahi du, artisau-garagardoaren
kulturaren inguruan ezagutza sortzeko, tailerrak eta dastaketak antolatuz.