Gipuzkoako bazter
guztietako 11.500 haurrek gozatu dute Ficobako Eguberrietako Haur Parkeaz
Ficobako Eguberrietako Haur Parkeak
joan den igandean (urtarrilak 4) itxi zituen ateak, oso aldekoa den balantze
batekin: 11.500 bisitari, horrek %25eko hazkuntza dakar berekin, aurreko
edizioarekin alderatuz. Zifra horiekin gehiago finkatzen da Ficobako EH Parkea,
Gipuzkoako Eguberriko erreferentzia diren ekimenetako bat bilakatuz. Jende
ugari bildu da egunero, baina -aurreko urteetan bezala- familia gipuzkoarrek
nahiago izan dute Erregeen jaiegunaren aurreko astean egin bisitak.
Erantzun positiboa Gipuzkoako bazter guztietako ikastetxeetara ere zabaldu
da. Goranzko eskaera dela eta aurten hiru egun erreserbatu dira EHPrako bisitak
egiteko, bi egun erreserbatu beharrean.
Bestalde, jarduera berriak sartu direnez publiko gaztearen bisitak areagotu
egin dira eta asko izan dira EHPaz taldean gozatu direnak, gurasoen eta
laguntzaileen konpainiarik gabe. Oro har, jarduera guztiek izan dute harrera
aparta publikoaren aldetik, eta bereziki tailerrek. Horiek Ficobako EHPak ere
bilatzen duen funtzio didaktikoa betetzen dute.
Aurten ere EHPko bisitariek instalazioen erosotasuna azpimarratu dute, bai
haurrentzat bai laguntzaileentzat, baita ilada motzak izatea –edukiera mugatua
baita- eta, jakina, aparkalekua doan izatea autoz iristen direnentzat eta
“topoa” hurbil egotea garraio publikoa aukeratzen dutenentzat.